- Maiatzak 25, larunbata
- Ordua: 22:30ean
- Lekua: kafe antzokia
Maiatzaren 25ean izango da kontzertua Berriaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien bira dela-eta. Berriako arduradunak izango dira gurekin kontzertua hasi aurretik eta bideo bat ere izango dugu Berriaren ibilbide eta erronkez.
Bizardunen informazioa http://www.myspace.com/bizardunak
Berrialagun eta harpidedunentzat (10 eta 5 euro), eta horretarako gakoa eman behar da Interneten: www.berria.info/berriataldea edo http://www.barrabarra.eu/ guneetan. Espaloian bertan ere erosi ahal izango dira maiatzaren 10etik aurrera.
Paperezko egunkari bat baino askoz gehiago da egun BERRIA eta hori ospatuko dugu maiatzaren 25ean: paperean argitaratzen dugu, eta sarean, eta sareko eskaintza ordenagailura, telefo-nora eta tabletara egokitzen ari gara. Hamar urte hauetan, BERRIA erreferente bilakatu da euska-razko esparru komunikatiboan: 62.000 irakurle paperean, Berria.info-n 5.300.000 bisitari baino gehiago 2012an, BerriaTBn 82.600 bisita 2012an, 16.700 jarraitzaile Twite-rren, 11.200 jarraitzaile Facebook-en, 1.100 kide Berriketan.info-n…
Ekitaldietarako sarrera 5 €koa izango da BERRIAlagun harpidedunentzat eta BERRIAlagunentzat; gainontzekoentzat 10 €. Sarrerak ekitaldiak egingo diren aretoetan edo BERRIAren hamargarren urteurreneko webgunean erosi ahal izango dira.
BERRIAren 5. urteurrenean ere makina bat ekitaldi egin genuen eskualdez eskualde. Orduko hartan, bost urteetako ibilbideari begiratu bat eman eta BERRIAren etorki-zuneko erronken berri jakinarazi baino ez genuen egin. Orain,beste pauso bat eman nahi dugu, eta urte hauetan guztietan emandako laguntza eskertzeko, kultur eskain-tza batekin osatu nahi dugu eskualdez eskualdeko gure bira.
Hau dena aurkezteko, Berriako arduradunek hitza batzuk esango dituzte kontzertua hasi aurretik eta bideo bat ikusi ahal izango dugu ondoren, Berriaren egunerokoaz. Bideoan parte hartu dute Lorea Agirrek, Harkaitz Canok eta Maialen Lujanbiok. Kontzertuaz gain, Berriari zorionak emateko moduko eguna izango da maiatzaren 25ekoa. Zatoz gurekin ospatzera!
