`Bizardunak´ Espaloian `Berria´ren 10 urteak ospatzeko, maiatzak 25ean

  • Maiatzak 25, larunbata
  • Ordua: 22:30ean
  • Lekua: kafe antzokia

Maiatzaren 25ean izango da kontzertua Berriaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien bira dela-eta. Berriako arduradunak izango dira gurekin kontzertua hasi aurretik eta bideo bat ere izango dugu Berriaren ibilbide eta erronkez.

Bizardunen informazioa http://www.myspace.com/bizardunak

Berrialagun eta harpidedunentzat (10 eta 5 euro), eta horretarako gakoa eman behar da Interneten: www.berria.info/berriataldea edo http://www.barrabarra.eu/ guneetan. Espaloian bertan ere erosi ahal izango dira maiatzaren 10etik aurrera.

Paperezko egunkari bat baino askoz gehiago da egun BERRIA eta hori ospatuko dugu maiatzaren 25ean: paperean argitaratzen dugu, eta sarean, eta sareko eskaintza ordenagailura, telefo-nora eta tabletara egokitzen ari gara. Hamar urte hauetan, BERRIA erreferente bilakatu da euska-razko esparru komunikatiboan: 62.000 irakurle paperean, Berria.info-n 5.300.000 bisitari baino gehiago 2012an, BerriaTBn 82.600 bisita 2012an, 16.700 jarraitzaile Twite-rren, 11.200 jarraitzaile Facebook-en, 1.100 kide Berriketan.info-n…

Ekitaldietarako sarrera 5 €koa izango da BERRIAlagun harpidedunentzat eta BERRIAlagunentzat; gainontzekoentzat 10 €. Sarrerak ekitaldiak egingo diren aretoetan edo BERRIAren hamargarren urteurreneko webgunean erosi ahal izango dira.

BERRIAren 5. urteurrenean ere makina bat ekitaldi egin genuen eskualdez eskualde. Orduko hartan, bost urteetako ibilbideari begiratu bat eman eta BERRIAren etorki-zuneko erronken berri jakinarazi baino ez genuen egin. Orain,beste pauso bat eman nahi dugu, eta urte hauetan guztietan emandako laguntza eskertzeko, kultur eskain-tza batekin osatu nahi dugu eskualdez eskualdeko gure bira.

Hau dena aurkezteko, Berriako arduradunek hitza batzuk esango dituzte kontzertua hasi aurretik eta bideo bat ikusi ahal izango dugu ondoren, Berriaren egunerokoaz. Bideoan parte hartu dute Lorea Agirrek, Harkaitz Canok eta Maialen Lujanbiok. Kontzertuaz gain, Berriari zorionak emateko moduko eguna izango da maiatzaren 25ekoa. Zatoz gurekin ospatzera!

Nazioarteko IX. Magia Mostra Elgetan

Egun magikoak ate joka ditugu. Hemen jakin beharrekoak. Baita sarrerak erosgai ere. Internet bidez erosi ahal izango dituzu eta baita Espaloia Kafe Antzokian bertan ere.

magia-mostra-kartela-2013

Sarrerak:

  • OSTIRALA: Dani Daortizen ESPEKTAKULUA. Goren goreneko magia emanaldia, magoek ere gustura ikusten duten horietakoa eta magia zaletuak txunditzen duena. Ostiraleko sarrerak on-line.

  • ZAPATUA: Magia gala: Nazioarteko magiaren bost espektakulu erakusgarri. Disziplina ezberdinetako mago zaparrada ordu eta erdian:  Zapatuko sarrerak on-line.

Magia Mostra: maiatzak 3, ostirala

Dani DaOrtiz (Malaga)

Inprobisazioaren, kreatibitatearen eta naturaltasunaren maisua da Dani DaOrtiz. Magoen mago. Liluratzeko moduko karta jokoak egiten ditu oso berea duen umore horrekin.

twitter.com/DaniDaOrtiz

  • Maiatzaren 3an, 22:30ean, Magia ikuskizuna.
    • Sarrera: 15 euro, bazkideendako 12.
  • Maiatzaren 4an, 22:30ean, Magia galako aurkezlea.
    • Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
          • Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.

GOGORATU: zaptuan Gala eta Domekan gorputza eta burua alde banatan dituen emakumez ikusteko modua. Baita magia ikastekoa ere. Dena doan.

Magia Mostra: nazioarteko magia gala, zapatuan 5 espektakulu ordu eta erdian

Tá Na Manga (Portugal)

Gonzalo Jorgek eta Pedro Texeirak osatzen dute Tá Na Manga. Ilusionismoa egiten dute, beti ere antzerkiarekin, musikarekin eta umorearekin jantzita. Nazioarte mailako hamaika sari eskuratu dituzte.

www.tanamanga.com

Luis Boyano (Galizia)

Oraingo honetan ‘kabina espiritista’ izeneko ikuskizunarekin dator Elgetara. Lisboako Nazioarteko Magia Jaialdian saritutako ikuskizuna da.

www.luisboyano.com

Mario Lopez (Girona)

Tabakoa uzteko bere bigarren saiakeran zigarroekin magia egitea erabaki zuen. Gaur egun askoz ere gutxiago erretzen du, baina adizio handia dio zigarroekin egiten den magiari.

facebook.com/magolopez

Pilou (Frantzia)

Karta manipulazio berezia

http://www.pilou-magicien.com/

Edama (Errioxa)

Ilusio handietako ikuskizun paregabea. Pasioa eta indarra ipintzen dio Edamak egiten duen guztiari eta eszenaratzea ikusgarriarekin dator Elgetara.

www.edama.es

Aurkezle lanetan jardungo du Dani Daortizek.

  • Maiatzaren 4an, 22:30ean
  • Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
  • Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.

Magia Mostra plazan: zapatu-domeka. Gorputzik gabeko emakumea eta ikastaroak doan

Katia, gorputzik gabeko emakumea (Frantzia)

Zur eta lur geratuko zara Katia ezagutzerakoan. Emakume bitxia da, burua besterik ez du. Ez dela horrelakorik existitzen? Etorri plazan aurkituko duzun karpara, eta aurrez aurre izango duzu.

  • Maiatzaren 4an, 19:00etan, plazako karpan
  • Maiatzaren 5ean, 13:00etan, plazako karpan.

Magia tailerrak umeendako

Ohiko materialekin —kartak, soka, goma, kartulina, papera— magia joko errazak eta dibertigarriak ikasteko aukera. 6-12 urte bitarteko haurrak magiaren mundu misteriotsu eta miresgarrian murgiltzeko aukera paregabea. 20 laguneko taldeak izango dira gehienez. Bertan izena emango da eta ordu horretan dagoen ordena errespetatuko da. Lagun gehiago baleude bi txanda egingo dira.

  •  Maiatzaren 4an, 16:00etan, plazako karpan
  •  Maiatzaren 5ean, 10:30ean, plazako karpan

Herrixa Dantzan zuzeneko musikarekin: Txertubi bikotea

  •  Musika: Txertubi bikotea
Arrabots taldeko Arkaitz Miner (arrabita / mandolina) eta Txus Aranburuk (pianoa / soinua) osatu dute Txertubi bikotea, dantzarako musika eskainiko duena formatu txikian. Biak ere eskarmentu luzeko musikariak, baita dantzarako formatuan ere (Tapia eta Leturia, Arrabots…).
  • Dantza gidaria: Patxi Montero
Dantzak: sokan, korruan, bikotean, taldean jolastekoak… Herrixa Dantzan saioetan ohiko ditugunak.
Ohi bezala, sarrera doan eta parte hartzea libre. Hori bai, beharbada txapela pasako dugu musikariak eta soinu teknikaria ordaintzen laguntzeko.
Apirilaren 28an, 19:00etan Espaloia Kafe Antzokian.

Irrien Lagunak Elgetan: “Eguzkiaren bidaia” lanarekin. Domekan

Irrien Lagunak taldeak ‘Eguzkiaren bidaia’ ikuskizuna eskainiko du apirilaren 21ean Espaloia kafe antzokian, Elgetan. Ikuskizuna 8-9 urtera artekoendako dago gomendatua, baina, noski, gurasook dakizue ondoen ikuskizuna zaharrago zein ume-umeendako ere badela… 2 urtetik gora guztiendako 5 euro izango da sarrera. Goibekoko bazkide gazteek doan sartu ahal izango dute bazkide txartela erakutsiz gero.

Largabistak Ane pirata gonbidatu du mendian barrena txango bat egitera. Mendi tontorrean naturaz inguratu dagoela, Anek Eki, eguzkia, ezagutu eta betirako lagun egingo da. Ekik bere bidaiaren berri emango dio Aneri.”"

Elgetan, apirilaren 21ean, arratsaldeko 05:30ean.

Zatoz gurekin gozatzera!