Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Eibarko ume berbetia
Dokumentu Akzioak

Eibarko ume berbetia

Hiruzpalau aldiz aipatu dut gai hau blog honetan, esate baterako, Azpeitiko haur hizkera aipatu nuenean, edo patxito eta bihotzito entzuteak sortzen zidan bihotzerrea kontatu nuenean. Azkenengo aldiz, Eibarko haur hizkera aztertu nuenean.

Euskarak gaur egun dituen ajeen artean, lagun arteko hizkera, hizkera afektiboa, dira larrienetakoak. Eta aje horien artean dago haur hizkera, umeekin erabiltzen dugun hiztegi berezia. Garai batean erabat arrunta; gaur egun, Swahilia baino exotikoagoa.

Eta haur hizkera ez da jolasa; gauza serioa da. Umearen hazkuntzak eta hizkuntza prozesuan garrantzi berezia duen tresna.

Eibarko ume berbetia

Hemen Eibarko ume berbeta. Umeekin erabiltzen diren berbak eta soinuak. Gehienak Eibarren entzun eta jasotakoak dira; inguruko herrietan (Bergaran eta Debagoienan) erabiltzen diren batzuk ere sartu ditut (DG oharra ipini diet). Esango nuke nahiko orokorrak direla gure azpieuskalki osoan, Durangon hasi eta Mutriku edo Antzuolaraino.

Eibarko haur hizkeraahatea: bili-bili
alua (sexua): potxoliña, poxpoliña
amaitu: bapo egin, papo egin
ardia: beke(re)ke
arrautza: koko
automobila: popota, popo, tutu
behia: nonua, aida, mumu
besoetan hartzeko: aupa
bizkar gainean: arretxiko
bizkarrean hartuta saltoka: trakatan-trakatan
erori: punba egin, punbala
eseri: apatx egin
esnea: nene, ninia
ezkutatu: kuku egin, kiki
gauza zikina: kaka
hagin: txatxur
haragia, arraina: txitxi
haur txikia: ninia
indizioa: txista-txista
jan: ñañan, nanan
jo: tas-tas egin
kalera joan: apapa joan
kanpaia: tilin-talan
karamelua: mamelu
katua: mix, mixi
kili-kolo: kilin-kalan
kolpea (buruarekin): kaxk
laztana, musua: pa, ma, patxo
lo egin: lolo
mamua: koko, momo
mina: pu-pu
motorra, traktorea: burrun-burrun
musika, dantza: txunda-txunda
negar egin: mañak
ogia: papa
oilarra: kukurruku
oiloa: koko, purrak
oinez ibiltzea: tipi-tapa, ttaka-ttaka, taka-taka
pixa egin: pix, txix
puzkerra: purrutt
sartu: txasta egin
sua: fu, fufu
txakurra: uau-uau, toto (DG)
txalo jotzea: txalo-txalo
txerria: kurrin-kurrin
txintxauna, ziburua: tilin-talan
txokolatea: koko, kokole
txoria: txio-txio, pipi
txupetea: tete
ura edo beste edozein edari: mama
uretan ibiltzea: plixti-plaxta, txipli-txapla
zakila: pipilina, pitilina, txilibitua
zeozer eskaini eta eman ez: tati egin
zilborra: ttirrin, tirrin, txirrin
zintz egin: txintx


Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Azken erantzunak
...dun ramon, 2008/07/22
Argiduna serafin, 2008/07/21
Erderaz leire, 2008/07/10
izen euskalduna da? Mireia, 2008/06/21