Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Eibarko basarrixak
Dokumentu Akzioak

Eibarko basarrixak

Eibarko basarrixak

Dabit Arriolan omenez

Ane Sarasketa Gojenola, Asier Sarasua Aranberri
1997
Argazkiak: Nagore Bengoetxea Gorritxategi
Eibarko udala; ...eta kitto! Euskara Elkartea
ISBN 84-920188-8-7


Eibarko baserrien gidaliburu hau 1997. urtean kaleratu genuen. Eibarko udalaren eskaera jarraituz, Eibarko baserrien inguruko informazioa bilduko zuen liburua atera genuen.

Liburua 5 atal nagusitan banatuta dago, Eibarko baserri-auzo bakoitzeko bana. Auzo bakoitzak sarrera labur bat dauka, eta ondoren, baserrien fitxak daude: baserriaren argazki zaharra, 1997an ateratako argazkia, datu historikoak, eta baserriaren datuekin osatutako fitxa (bizidunak, lur-sailak, ezaugarri nagusiak, eta abar).

Liburua agortuta dago, baina auzo bakoitzaren kapitulu edo atala PDF dokumentuan dago zintzilik Egoibarra.com webgunean:


Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Azken erantzunak
...dun ramon, 2008/07/22
Argiduna serafin, 2008/07/21
Erderaz leire, 2008/07/10
izen euskalduna da? Mireia, 2008/06/21