Ikastolan
Gabonetako jaialdixa 2007
Gaur Armerixa Eskolan egon gara. Gure gelian kantua: "Izan nahi dut pailazo". Oso ondo urten dau eta zoragarri pasau dogu.
Bideotxo bat grabau dabe eta hementxe dago (4 miñutu inguru):
Ikasturte barrixa
Amaittu dira oporrak, eta gaur hasi gara berriro ikastolan. Ya nausixak gara, eta 4 urteko gelan gaoz. Gaiñera goixan, nausixekin.
Gaur andereño Miren be egon da gurekin pixkatian, baina hamendik aurrera ez. Hamendik aurrera, Jonan izango da gure maixua.
Azken egunotan danok oso urduri egon gara: berriro ikastolara, irakasle barrixa, lagun guztiekin alkartu... baina pozik gare. Gelia oso politta da, lagunekin oso ondo pasatzen dogu eta maixu barrixa oso jatorra da, oso ondo pasatzen dogu berakin.
Lagun barri bat be etorri da gure gelara: Aiman.
Andereño Mireni agur
Bi urte pasau doguz andereño Mirenekin. Zenbat maitte dogun! Datorren urtian beste andereño bat edo maixu bat eukiko dogu, baiña Miren ez dogu ahaztuko. Agur esateko, olerki bat idatzi desku.
Ia bi urte elkar ezagutu genuela,
baina aurten egin ditugu
benetako lagunak.
Elkarrekin bultzatuz
gelako indarra,
gure arteko tira-birak
bihurtu dira
muxu eta kantak.
Ia bi urte elkar ezagutu genuela,
dantza eta jolas artean
topatu ditugu...
bizitzako lehenengo altxorrak.
Niri euskaraz mesedez
Ume guztiak elkartu gara
Euskararen inguruan
jolas kantuan arituz gero
geurea da seguruan
gauza hoberik dudarik gabe
ez da bilatzen munduan.
Bizi euskaraz, denok esanez
niri euskaraz mesedez (bis).
Gazte, helduak, zaharrak ere
elkar goratuz Euskara
gure ikastolan asmo horrekin
lanean ari baikara.
Aurrera jator, euskal langintza
Euskara biziko bada:
bizi euskaraz, denok esanez
niri euskaraz mesedez (bis).
Gaur Debara juan gara
Gaur Debara juan gara. Trenian. Gure lehelengo txangua izan da. Trena hartu eta Debara juan gara Andereño Mirenekin. Andereño Anajo eta Bea be bai juan dira, eta beste batzuk be bai.
Oso ondo ibili gara. Hasieran negar egin dot; aitatxokin nahi nebalako. Baina gero gustora juan naiz trenian lagunekin.
Debara heldu garanian arraiñak ikustera juan gara, baina lo zeren eta ez doguz ikusi. Hondartzan oso ondo ibili gara jolasian. Eta andereñok karramarro bat ikusi dau harkaitzetan ezkutatzen; baiña guk ez.
Musikia egoten dan onduan bazkaldu dogu; Norak esan desta musikia egoten dala hor. Eta gero zibili-zabuluetan ibili gara, eta oso ondo pasau dogu.
Dan-dana jan dot, eta potitua be bai, nik bakarrik, andereñok lagundu barik.
Gorri-gorri heldu gara Eibarrera, euzkixak erreta, baina poooozik. Nausixak garalako. Gaur gure lehelengo txangua egin dogulako.

Amatxuen eguna
Nere Amatxo
Haundixa da. Kremia emoten dau arpegixan eta gorputzian. Itziarrera lan egitera joaten da, dutxau egiten da. Piszinara joatia gustatzen jako.
Nerekin puzliak egiten dittu. Tomatia jatia gustatzen jako eta letxugia.
Patxo bat.
Korrika 2007
Gaur korrika etorri da Eibarrera. Gure gelako lagun mordua Urkizun alkartu gara eta Barrena kaleraiño juan gara. Batzuk gehixago be bai, baina ni ez; jende larregi zeguan.
Aurtengo ekitaldixa 15.a izango da, eta Karrantza-Iruñea ibilbidia egingo dau, martixan 22tik apirilaren 1era. Gaur, domekia pasau da Eibartik.
San Blasetako kantua
Sanblas eguna jai izan da, baina aurreko egunotan sanblasa jan dogu gelan, andereño Mirenekin. Kantua be ikasi dogu:
Eibarren ospatzen da
San Blasan eguna
goxo-goxoa da-ta
on egin daigula.
Kanpotik zurixa da
barrutik horixa
Sanblas opila dauka
barruan anisa.
Eibartarren ohitura
ez dakit noizkua
ume, zahar ta gaztek
ospatu daigula.
