Herrixa dantzan

Gidatutako dantza saioa - Sarrera doan eta parte hartzea libre

Zer da? Dantzaldi irekia, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat.

DATOZEN SAIOAK:

  • Urr. 28
  • Az. 24 (gaueko saio berezia)
  • Ab. 30
  • Urt. 27
  • Ots. 24
  • Mar. 24
  • Ap. 28
  • Mai. 26

NOIZ IZATEN DIRA SAIOAK ETA ZEIN ORDUTAN

  • Noiz: hilean behin (irailetik maiatzera), hileko azken domekan.
  • Ordutegia:
    • 18:00 – 19:00 Haur eta gurasoak elkarrekin dantzan. 5-10 urte bitarteko haurrak eta gurasoak elkarrekin dantzan dibertitzeko saio berezia.
    • 19:00 – 20:30 ohiko saioa, batez ere helduei begira.
  • Musika aukeraketa eta dantza gidaria: Patxi Montero

Espaloia Kafe Antzokian jaio zen Herrixa Dantzan dantzaldia 2010eko urtarrilean. Lehenengo saiotik, eskualde osoko dantza zaleen topaleku bihurtu da hilero.
Gaur egun, Herrixa Dantzan Debagoieneko beste herri batzutara zabaldu da, arrakastaz, baina Espaloiak eusten dio hileko hitzorduari.
Zer dantza mota?
  • Dantza tradizional ludikoak
  • Euskal Herrikoak batez ere, baina ingurukoak ere bai (Europa osokoak oro har).
  • Sokan, borobilean, bikotean, sueltoan, helduta… denetarik.
  • Adin guztietarako
Helburua:
  • Adin ezberdinetako herritar soilak elkarrekin dantzan gozatzea

Gehiago jakiteko, Goienak egindako bideo hau duzu ikusgai: