Billarra

Partida bat Espaloian?

Billarrean jokatzeko aukera duzu Espaloian. 2,54 x 1,27 metroko mahaia dago, mahai profesionala.

Billar amerikarra

  • Jokoaren helburua:

Marradun bolak edo marrabakoak sartzea (beti zein sartu behar den esanez). Amaitzeko, beltza sartzea (ez zuria). Hori egiten duenak irabaziko du jokua.

Gure arauak

1) Beti esan behar da zein bola sartu behar duzun eta zein zulotan. Besteren bat sartuz gero aurkariak ez ditu bi tiro izango, baina aurkariarena izango da txanda. Zenbakidun bola sartuta, berriz bota ahal izango da.

2) Partida hasieran trianguloko bolak horrela jarriko dira. Hasieran bola beltza sartzeak ez du esan gura partida galdu dela.

3) Lau bolak gutxienez ez badute banda bat jo, aurkariak erabakiko du jokoa jarraitu edo berriz berak zabaldu jokoa. Ez da derrigorra lehenego dagoen bolari jotzea, besteren bati ere jo dakioke. Bandarik ezin izango da jo bola multzoa jo baino lehen irteerako tiraldian.

4) Bola zuria sartzen bada, irteera lekuan jarri eta mahai erditik harantzago dagoen bola jo beharko da.

5) Lehenengo tiraldian sartzen den erako bolak sartu beharko dira jokoan zehar: marradunak edo marrabakoak. Bi bola ezberdin sartzen badira berak erabakiko du nolakoak sartu gura dituen.

6) Faltak:

  • a. Bola txuria mahaitik kanpora botatzea.- b. Tiroa egitea gutxienez hanka bat lurrean izan barik.- c. Bolaren bat mugitzea edo ukitzea tiroan ez bazaude.- d. Aurkariaren bola jotzea norberarenaren aurretik.- e. Bola txuria sartzea.- f. Bola beltza jotzea lehenengo, norberarenak jokoan daudenean.

7) Falten ordaina:

a. Bola zuria jarri ahal izango da irteera lekuan (kanpora bota bada edo aurkariak sartu badu).

b. Bi tiraldi egin ahal izango ditu. Lehenengoan bola sartzen badu beste bakar bat bota ahal izango du.

8) Bola beltza:

- a. Ezin da sartu bola beltza, norbere kolorekoak mahai gainean dauden bitartean. Bestela partida galduko da.

- b. Norberaren bolak sartuta daudenean, esan beharko da, ahoz, zein zulotan sartzeko intentzioa dagoen. Beste zuloren batean sartuz gero galdu egingo du partida.

- c. Azken bola sartu deneko aurkako bandan sartu beharko da beti. Tiraldiz tiraldi esan beharko da banda horretako zein zulotan.

- d. Bola beltza mahaitik ateratzen duenak ere partida galduko du.

- e. Tiro berean (Gainontzeko bolak sartuta daudelarik) beltza eta zuria sartuz gero ere partida galduko da.

- f. Norbere bolak sartu eta beltza bakarrik jokoan dagoenean: Bola beltza ez bada jotzen aurkariak ez ditu bi tiro izango.

  • g. Bola beltza sartzea geratzen denean: Beltza sartu beharko da norbere azkenengo bola sartu eta kontrako bandan. Hau, beti ere kontrarioak ez badu banda horretan sartu behar.

h) Norbere bolak sartzen dituen lehenengo jokalariak banda bat okupatuko du bola beltza sartzeko. Kontrarioak beste bandan sartu beharko du, eta inoz ere ez banda berean.

9) Enpatea partidan

- a. Bi jokalariak bola beltza sartzekotan direla hiruna tiraldi egiten badituzte (sei bien artean) berdinketaz amaituko da partida.

10) Partidan ez dauden pertsonek ezin izango dute jokalaria aholkatu. Horrela eginez gero beste jokalariak izango du bola txuria irteera lekutik botatzeko aukera. Tiro bakarra.

11) Bola zuria eta bandaren artean lekurik ez badago, makilaren atzeko aldearen besteko tartea jarri ahal izango da.

Zorte on!