Espaloia Kafe Antzokia argazkitan ikusi dezakezu. Argazki hauek zabaldu orduko ateratakoak dira.

Espaloiaren bista orokorra. Taberna eta agertoki aurrea.
Jatetxean 70 lagunendako lekua dago. Eguneko menuak ematen dira eta aste akaberetan menu bereziak.

Espaloiko taberna. Kristalezkoa da barra eta argazkiak aldatzen joango da, erakusketaren arabera.

Argiztapen eta soinu profesionala dago aretoan. Inbertsio handia egin da gai hauetan.

Mahai borobilekin leku erosoa eskaini gura izan da. Kuadrillendako egokia.

Kooperatiba sortu dugu, Espaloia Koop. E. Lan bazkideek eta Goibeko Kultura Elkarteak osatzen dute.

Leku lasaian eroso egotea lortu gura da. Berbeta aldi bat egiteko guneak.

Interneterako txokoa. Egia esan, portatil bat dago eta edozein gunera eraman daiteke. Konekzioa WIFI bidez.

