Apirilean fadoa, ‘clown’ inprobisazioak eta antzerkia

Liburu aurkezpena eta Itsas gizon baten emanaldia

  • Hilaren 19an abiatuko da Espaloiak apirilerako gertatu duen programazioa. Udalak Intxorta 1937 kultura elkartearekin batera antolatutako ekintza bat izango da lehenengoa: Pablo Beldarrainen liburu baten aurkezpena egingo da frontea jausi zeneko 75. urteurrenean.
  • Egun berean, 19:00etan, itsas-gizon baten istorioak izango dira protagonista antzokian; Jesus Guerra tolosarrak Atlantikoa belaontziz zeharkatu zueneko abenturak kontatuko ditu.

Fadoa

  • Musika hitzordua Soraluzeko taldearen eskutik etorriko da. Ezagunak ditugu Espaloian eta aurrekoan utzitako zapore onak jendea ekarriko du, seguru, antzokira. Ventos de Saudade taldeak ez du inor indiferentzian utziko. Ondo egindako kantua, ahots bikaina eta fado gaua. Ummm ze giroa. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 943789085 telefonoan gordetzeko aukera. Gogoratu, hilaren 20an, barikua, gaueko 22:30ean.

Antzerkia

  • Inprobisazioak -Clowna: Bergarako Amaia Arriaran kide duen Improvisibles taldeak Clown inprobisazioak egingo ditu hilaren 26an, eguena, 20:00etan. Sarrera 5 euroan.
  • Familia osoarendako antzezlana: Panta Rhei taldea “Auzokideak” antzezlanarekin etorriko da hilaren 27an, barikua. Txontxongiloan bitartean ezintasun bat dutenen egunerokoari buruz ariko dira taula gainean.