Espaloia
Barikuan, dozenatik gora kantari Gainsbourg omenduz; zapatuan, kontu kontalari bi; domekan, zirkoa
'Gainsbourg gainbegiratuz' lana izango da barikukoa. Aurre-estreinaldia da eta Euskal Herriko kantari asko izango dira Espaloiko eszenatokian; Zapatuan bi ipuin kontalari Pablo Albo (Alacant) eta Jose Campanari (Argentina); Domekan, berriz, familia guztiarendako zirkoa Zirika Zirkus taldearen eskutik: 'Bazen behin zirkoa' lanarekin. Bai, asteburua bete beteta dator Espaloia kafe Antzokian. Ekintzetakoren bat gustatuko zaizu, ez? Ez geratu etxean, animatu eta Espaloira.
Barikua
Hamaika kantari Gainsbourgen hitzak euskaraz kantatuz:
Gainbourg Frantziarraren kantuak euskaraz entzungo dira Espaloian. Apirilaren 18an da hitzordua eta ordua, 22:30ean. Sarrerak salgai: 13 eta 10 euroan. Kantariak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.
Info gehiago aurreko mezuan.
Zapatua
Pablo Albok 1994an kontatu zituen lehen aldiz ipuinak (blogaria ere bada nahiz aspaldian ez duen idatzi). Gorputz eta arima kontatzen ditu ipuinak, keinuekin eta begiradarekin. Jose Campanari, berriz, eguneroko bizimoduan gertatzen iren egoeren begiralea dugu, hazteko aukera ematen diguten gatazka nimiñoak maite dituena, istorioak bertan barrena ibilarazteko bidea eraikitzen duena... Biak zapatuan egongo dira, 22:30ean. Zapatu gauari zelanbaiteko berezitasuna emango diote kontalariok. Aurreko urteetan asko gustatu den ekintza izan da eta aurten ere polita izan daiteke. Sarrerak 8 euro eta 6 euroan jarri ditugu. Merke, jentea animatu dadin.
Domeka
Zirika zirkus: 'Zorionak Zuri' izena du 'Zirika Zirkus'en ikuskizun berriak. Bertan, urtebetze bat antolatu eta ospatzeko asmoarekin azaltzen dira eszenatokian Loretxu eta Bolintxe.
Arazotxoak ere topatuko dituzte... Malabareak, akrobaziak, dantzak, magia, globofexia eta oreka jokoak izango dira bertan besteak beste haurrek ondo pasatzeko.
Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta emanaldi hau Topaguneko bazkide garelako antolatu dugu, Kultura Errotaren programazioaren barruan. Euskaraz izango da eta umeek ondo pasatzeko egindako apustua da. Udalak ere lagundu digu emanaldia aurrera ateratzen.


