Espaloia
Bigarren funtzioa Anthony Blakek ikusleek horrela eskatuta
Ikusle asko geratu behar ziren sarrera barik eta Espaloia eta Blake akordio batera heldu dira. Domekan bigarren emanaldi bat egingo du, arratsaldeko 19:00etan. Ez geratu lo, e? segi sarrerak erostera! Apirilaren 13an izango da emanaldia, 19:00etan. Sarrerak salgai.
Anthony Blake
bigarren
funtzioa
Horrelaxe eskatu dute ikus-entzuleek eta aurretik pentsatua ez bazegoen ere bigarren emanaldi bat egitea hitzartu dugu Espaloiak eta Blake mentalistak. Bere asmoa deskantsu egun batzuk egitea bazen ere Espaloiko ikusleak oso aintzat hartzen dituela esan digu eta egia esan, gu geu ere animatu gara bigarren emanaldi bat egitera gura duen guztiak ikusi dezan espektakulu berria.
Bartzelonan estreinatu berri duen emanaldiaren zati bat egingo du eta Euskal Herrian inoiz ikusi ez diren jokoak egitera datorrela esan digu Anthony Blakek. Berarekin telefonoz jardun dugunean gogo handiarekin datorrela komentatu digu eta emanaldi ona egingo duela ziurtatu. Gustuko du Blakek Elgetara etortzea. Hirugarren aldia izango du etortzen dela eta oraingoan bi egunetan izango da emanaldia egiten.
Aurreko mezuan atera dugu Blake magoaren berri. Eta gehiago jakin gura baduzu badu webgunea ere: Anthony Blake.
Ez galdu aukerarik. Gogoratu, data berria:
- Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian.
-
Apirilak 13, domeka
-
Arratsaldeko 19:00etan.
- Sarrerak: 18 euro eta 15 euro.
Eskerrik asko
sarrerak telefonoz?
Zabaltzeko ordua