Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2008 Apirila 07 Anthony Blake: ikusmin handia sortu du, sarrera asko saldu dira
Dokumentu Akzioak

Espaloia

Anthony Blake: ikusmin handia sortu du, sarrera asko saldu dira

Anthony Blake ikusteko aforo erdia baino gehiago dago beteta. Apirilaren 12an, Zapatuan, izango da emanaldia, 22:30ean. Sarrerak gordetzeko bi modu: telefonoa eta e-posta. Onena sarrerak aurrez gordetzea... Aurten estreinatu duen emanaldia izango da oinarri eta emanaldiz emanaldi urtetan egiten dituen hainbat joko ere egingo ditu, jendeari gehien gustatzen zaizkionak.

 

Anthony Blake
Espaloian izango da apirilaren 12an

Badira 25 urte esperientzia sinestezinak erakusten diharduala Estatuan zein munduan zehar. Elgetara hirugarren aldiz etorriko da eta egin duen azkenengo espektakuloa ikusi ahal izango dugu: 'Anthony Blake más cerca'. Mentalismoaren kontzeptu berri bat erakutsiko digu Más cerca lanean. Apirilaren 12an.

Lo saben todo de ti edo espiritu muntaien ostean mentalismoaren esentziara bueltatu dela esan genezake. Telepatia, predizioak, eta dena ikusleekin batera, bertatik bertara. Blakek dioenez, bera kapaz da zure lehena jakiteko eta baita zure etorkizun hurbila zein izango den ere. Zure identitatea, gustuak, desioak, proiektuak… baita poltsikoan daramazun diru kopurua ere. Ez duzu sinesten? ba sorginen gainean esaten den eran, ez esan inoiz ezin denik eta zure esku dago gero hori benetan hala den edo ez sinestea.

Bere mentalista jardunak erakutsi dio bakoitzaren barnera begiratzea posible dela. Denok daukagula esaten duguna baino askoz gehiago gordeta, azalean geratzen garela maiz, baina badagoela ia ezagutzen ez dugun eta esanahiez beterik dagoen mundu oso bat.

Gure bost zentzuak dira kanpoko munduaren adierazlerik onenak. Beraien bidez jasotzen dugu inguruan gertatzen dena. Kalkulatzen da segundo bakar batean 11 milioi bit informazio jasotzen ditugula nahiz eta bakarrik hamasei bit prozesatu modu kontzientean.

Intuizioa. Hori da seigarren zentzua eta galdera ez arrazionalei erantzuna emateko gai dena. Gure bizitzetarako arma potentea dugu intuizioa nahiz eta gehiegitan uzten dugun bazter eta arrazionala denari kasu egin bakarrik.

Blakek dioenez, gure zentzuak landuz intuizioa entrenatu eta garatu egin dezakegu. Blakek Espaloian eskainiko ei du "el poder de la mente" gauza inposibleekin jolas egin dezagun. Gure arrazoiak ikusten duena baino askoz harantzago ikusteko prest ei dator Elgetara. Harantzago dagoena gertuago ikusteko. Prest dago imajinazioa eta errealitatearen hari fina hausteko eta dena erlatibizatzeko, baita denbora ere. Ze, Blakek esaten duenez, "zer da denbora gure gogorapenen artean dagoen espazioa baino?"

  • Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian.
  • Apirilak 12, zapatua
  • Gaueko 22:30ean.
  • Sarrerak: 18 euro eta 15 euro.
Espaloia 2008/04/07

40 Sarrera geratzen dira

Espaloia — 2008/04/09 13:35
Jendea deitu eta deitu dabil sarrerak hartzeko. Jendea kanpoan ez geratzea gura genuke. Ahaleginak egingo ditugu.

Anthony Blake

Rakel — 2008/04/09 15:01
Hiru sarrera nahiko nituzke.

sarrerak godetzeko bi modu

Espaloia — 2008/04/09 16:03
telefonoz: 943789085 edo espaloiaABILDUAespaloia.com helbidera mezua bidaliz. Zure izen abizenak, kontaktua... Espaloia.

anthony blake

oihana — 2008/04/09 21:56
4 sarrera nahi dittut

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak espaloia, 2008/10/11
BAZKIDEA BAZKIDEA, 2008/10/10
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema danbaka fadoak fado nba que_pelo_mas_guay antzezlana