Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2008 Apirila 02 Gainsbourg gainbegiratuz Espaloian: Gari, Mikel Agirre, Diego Vasallo, Saioa, Txuma, Menaio, Sanchis, Bassmatti...
Dokumentu Akzioak

Espaloia

Gainsbourg gainbegiratuz Espaloian: Gari, Mikel Agirre, Diego Vasallo, Saioa, Txuma, Menaio, Sanchis, Bassmatti...

Gainbourg Frantziarraren kantuak euskaraz entzungo dira Espaloian. Apirilaren 18an da hitzordua eta ordua, 22:30ean. Sarrerak salgai: 13 eta 10 euroan. Kantariak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.

GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
 
KANTARI TALDE BATEK SERGE GAINSBOURG FRANTZIARRAREN KANTUAK EUSKARAZ GRABATU DITU
2006an Serge Gainsbourg-en heriotzaren hamabost urteurrena bete zenean, Juan Carlos Landa –Jocano- kantari donostiarrak gainsbourzaleak bildu nahi izan zituen kontzertu-omenaldia prestatzeko. Ez zen nahiko denborarik izan gauzatzeko, baina egitasmoa baztertu gabe, proiektua handituz joan zen. “Gainsbourg-en bertsioak entzunak nituen ingelesez, italieraz, gazteleraz (gutxi)… beraz, bagenuen euskaraz egiterik”.
Urte emankorra izan zen aurrekoa, itzulpen, egokitzapen eta grabaketa prozesuetan pasatutakoa. Juan Zulaika, ingeniari eta ekoizlearen aginduetara, hamabost abesti grabatu zituen lagun koadrila ederrak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.
Apirilean argitartuko da GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ bakarlari frantziarraren 15 kanturen egokitzapena jasotzen dituen diskoa eta zuzenean gozatzeko aukera ere izango da:

  • Aurre-estreinaldia  ELGETA (Espaloia antzokia)
  • Sarrerak salgai: 13 eta 10 euro.
  • Eguna: apirilak 18, barikua, 22:30ean.

 

Disko bat lehen ere grabatua dago Gainsbourg izenarekin. Versions Femmes. Philips, 2000. S. Gainsbourg-en kantak ditu eta kantarien artean: Isabelle Adjani, Brigitte Bardot, Jane Birkin, Petula Clark, Catherine Deneuve, France Gall, Juliette Gréco, Françoise Hardy eta Vanessa Paradis, besteak beste.

Gainsbourg-en gainean informazio asko eta osatua ingelesezko wikipedian zein erdarazko wikipedian.

Espaloia 2008/04/02
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
sarrerak telefonoz? Eraña, 2008/04/10
Eskerrik asko oihana, 2008/04/10
anthony blake oihana, 2008/04/09
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema fadoak fado que_pelo_mas_guay antzezlana