Espaloia
Anthony Blake: Berriz ere liluratzeko prest!
Badira 25 urte esperientzia sinestezinak erakusten diharduala Estatuan zein munduan zehar. Elgetara hirugarren aldiz etorriko da eta egin duen azkenengo espektakuloa ikusi ahal izango dugu: 'Anthony Blake más cerca'. Mentalismoaren kontzeptu berri bat erakutsiko digu Más cerca lanean. Apirilaren 12an. Sarrerak enkargatzeko aukera duzue.
Lo saben todo de ti edo espiritu muntaien ostean mentalismoaren esentziara bueltatu dela esan genezake. Telepatia, predizioak, eta dena ikusleekin batera, bertatik bertara. Blakek dioenez, bera kapaz da zure lehena jakiteko eta baita zure etorkizun hurbila zein izango den ere. Zure identitatea, gustuak, desioak, proiektuak… baita poltsikoan daramazun diru kopurua ere. Ez duzu sinesten? ba sorginen gainean esaten den eran, ez esan inoiz ezin denik eta zure esku dago gero hori benetan hala den edo ez sinestea.
Bere mentalista jardunak erakutsi dio bakoitzaren barnera begiratzea posible dela. Denok daukagula esaten duguna baino askoz gehiago gordeta, azalean geratzen garela maiz, baina badagoela ia ezagutzen ez dugun eta esanahiez beterik dagoen mundu oso bat.
Gure bost zentzuak dira kanpoko munduaren adierazlerik onenak. Beraien bidez jasotzen dugu inguruan gertatzen dena. Kalkulatzen da segundo bakar batean 11 milioi bit informazio jasotzen ditugula nahiz eta bakarrik hamasei bit prozesatu modu kontzientean.
Intuizioa. Hori da seigarren zentzua eta galdera ez arrazionalei erantzuna emateko gai dena. Gure bizitzetarako arma potentea dugu intuizioa nahiz eta gehiegitan uzten dugun bazter eta arrazionala denari kasu egin bakarrik.
Blakek dioenez, gure zentzuak landuz intuizioa entrenatu eta garatu egin dezakegu. Blakek Espaloian eskainiko ei du "el poder de la mente" gauza inposibleekin jolas egin dezagun. Gure arrazoiak ikusten duena baino askoz harantzago ikusteko prest ei dator Elgetara. Harantzago dagoena gertuago ikusteko. Prest dago imajinazioa eta errealitatearen hari fina hausteko eta dena erlatibizatzeko, baita denbora ere. Ze, Blakek esaten duenez, "zer da denbora gure gogorapenen artean dagoen espazioa baino?"
- Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian.
- Apirilak 12, zapatua
- Gaueko 22:30ean.
- Sarrerak: 18 euro eta 15 euro.
