Artxiboa 2008
- Urria (1)
- Iraila (1)
- Uztaila (2)
- Ekaina (1)
- Maiatza (2)
- Apirila (6)
- Martxoa (4)
- Otsaila (2)
- Urtarrila (3)
Danbakako kontzertuen egutegia eta taldeen zerrenda
Badator Danbaka. Kalitate handia dagoela esan digu epaimahaiak, baina hori zuzenean ikusi beharko dela. Badakizue, Danbaka lehiaketan ez dira maketak saritzen, zuzenean taldeak ematen duena da garrantzitsuena eta disko oso ona izan arren zuzenekoak balio du orain. Zuk zeuk ere zuzenekoetan izango duzu talderik gustukoena aukeratzeko modua.
Hirugarren
edizioan arituko den 24. taldea, webgunean bozketa egin dutenek
aukeratutakoa: Soraluzeko Revelphone.
Hala, jakitera eman dezakegu egun bakoitzean zer talde arituko diren Elgetako Espaloia Kafe Antzokian:
Urriaren 17an, egubakoitza
- Mery May (Arrasate)
- Damudot (Mallabia)
- The 5 Twisters (Arrasate)
- Ymotek (Abadiño)
- Ni_neu (Eibar)
- Scam (Aretxabaleta)
- Lord Witch (Bergara)
- Adi Holden (Bergara)
- Los Viernes al Ron (Antzuola)
- Bitter Honey (Arrasate)
- Army-Arma (Zornotza)
- Brankan (Berriz-Markina)
- Foxy Boxxi (Arrasate)
- Igor San Juan (Aretxabaleta)
- Norman (Eibar-Ondarru)
- Hilbete (Durango)
- Flipin Folk (Ermua-Eibar)
- Rock Privado (Oñati-Donostia)
- The Wet Band (Mutriku)
- Turboshit (Bergara)
- Barua Banda (Eskoriatza)
- Tuesday Evenings (Durango)
- The Motherfuckers (Arrasate)
- Revelphone (Soraluze)
Kontzertu guztiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira 22:30ean. Sarrerak 5 euro (Gazte Kutxarekin 3 euro eta baita Espaloiko bazkideek ere).
Espaloian bertan erosi dezakezu aurreko edizioko DVD-CDa. Ez galdu aukerarik.
Urriak 18: The Commitments Elgetako antzokian
60ko soulari egindako omenaldi batez gozatzeko aukera izango dugu. Seguruenik ezagutzen duzu The commitments talde dublindarra. Kontzertu bakarra egingo dute Euskal Herrian. Little Miltonen kantu bat, edo Sam &Dave-en beste bat, Aretha-ren pare bat, Percy Sledgeren bat, Otis Redding-enak, All Green-enak ere bai, james Brown-ena... Zer gehiago gura duzu? Laster jarriko ditugu sarrerak salgai 18 eurotan. Aurrez 15 euro, Espaloian bertan.
Ba bai, talde mitiko hau etorriko da Euskal Herrira eta kontzertu bakarra egingo du. Espaloia Kafe Antzokian izango da urriaren 18an.
Taldekideak- Drums: Dick Massey
- Guitar: Kenneth McCluskey
- Vocals: Joe Walsh, Karen Coleman, Claire Malone
- Bass: Eric Okafo
- Keyboards: Abraham Hampton
- Saxophone: Alex Mathius
- Trumpet: Conor Cantrell
- Beraien web ofiziala: www.thecommitments.net
- Eguna: urriak 18, zapatua
- Ordua: 22:30ean
- Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
*Egun horretarako Otis Grand-en kontzertua genuen pentsatua, baina ezina adierazi ostean The Commitments etorriko da Elgetara Errabalek antolatuta. Kontzertu hau Elgetako Udalak lagundua da.
Durangaldea, Debabarrena eta Debagoieneko taldeak gonbidatuta
Danbaka lehiaketa Goiena komunikazio kooperatiba elkarteak eta Espaloia Kafe Antzokiak antolatzen duten lehiaketa da. Musika taldeei bultzada emateko sortutako lehiaketa da, eta orain arte oso emaitza onak izan ditu. Bataz beste, 400 bat lagun igo dira emanaldi bakoitzera, eta gero eta talde gehiago lehiaketara begira ibiltzen dira abestiak prestatzen. Apuntatzeko ordua heldu da, afinatu instrumentuak.
III. edizioaren aurkezpena eguerdian egin dute Elgetako Espaloian.
Aldaketak
Danbakaren hirugarren edizio honetan aldaketa nabarmenarekin gatoz: Debagoienaz gain, Debabarrena eta Durangaldera ere zabaldu dugu berau.Horrez gain, aurten 20 talde sailkatu beharrean, 24 taldek izango dute zuzenean jotzeko aukera
. Horietatik 14 Debagoienekoak izango dira, eta 10 aipatutako beste eskualdetakoak. Hortaz, aurten 5 kontzertu beharrean, 6 izango dira, eta gero finala.
Sariak: Sarietan ere bada berrikuntzarik:
- Lehiaketako talde onenak Shot! grabazio estudioan diskoa grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kalean izango du.
- Debagoieneko talde onenari ere sari bera emango diogu. Hortaz, aurten bi disko izango dira kalean, bat beharrean.
Izenematea
Taldeek grabazioak aurkezteko izenematea zabalik dago. Parte hartzeko baldintzak izango dira
- une honetan kontratu diskografikorik ez izatea
- taldekideetako bat gutxienez Debagoienean, Debabarrenean edo Durangaldean erroldatuta egotea
aurkeztu beharko dituzte, taldearen biografia txiki bat, argazki bat eta harremanetan jartzeko telefono eta e-posta helbidea.
Bidaltzeko, hiru bide:
- danbaka@danbaka.com helbidera bidali dezakezue
- posta arruntez Danbaka / 132 postakutxa / 20.500 Arrasate
- Goienak Arrasaten, Aretxabaletan edo Bergaran daukan edozein egoitzatara eraman.
izango da.
Kontuan eduki aurreko edizioan finalean egon ez diren sei taldeez gain, beste edozeinek berriro parte har dezakeela, baldin eta kantu berriak aurkezten baditu.
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.Kontzertuetako datak
Edizio honetan sei kontzertu eta finala egingo ditugu. Guztiak egubakoitzetan:
- Urriak 17
- Urriak 31
- Azaroak 14
- Azaroak 28
- Abenduak 12
- Abenduak 19
- 2009ko urtarrilaren 16an finala
Anima zaitezte!
Animatu taldeak izena ematera. Lehiaketak gero eta oihartzun handiagoa dauka. Kontuan izan aurreko edizioetako finalistek oihartzun dezente lortu zutela: Lehenengo edizioan Sharon Stoner Bilbo Hirian euskal talde onena, Azkena Rocken jo eta orain bigarren diskoa prestatzen; Mutedek bi disko dagoeneko; Potemkin orain geldi Latzenengatik baina diskoak harrera oso ona. Bigarren edizioari dagokionez, Aby-Kemek oso harrera ona izan du aldizkari espezializatuetan; Belcebluesek irailean diskoa kaleratuko du.
Gainera, kontuan hartu Danbakan talde guztiak direla irabazle. Apuntatzen diren guztiak mp3ak eta fitxak Danbaka.com-en, kontzertu guztien berri zabala telebista, prentsa, Internet eta irrati bidez.
Jaixak Elgetan: uztaillak 3, 4, 5 eta 6
Uztailaren 3, 4, 5 eta 6an. Espaloian menu bereziak, musika bor-bor, DJ-ren bat... eta jai giroa. Kaleko jaiak dira, hala ere ferixa nagusikoak eta herrian buelta bat emateko gonbita egiten dizuegu. Egitaraua jarri dugu hemen.
Ferixa Nagusiko egitaraua 2008
Uztailak 3, eguena
- 17:00 - 19:30 Galiarren abenturak Elgetan. Umiendako jokuak plazan.
- 20:00 Kanpai hotsa eta etxafleruak jaixei hasieria emoteko. Mozorro jaitsieria Salbador kaleko goikaldetik USTEKABE fanfarriarekin. Plazara iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta gero fanfarriakoek jarraittuko dabe girua alaitzen afal ordura arte.
- 22:00 Afari herrikoia plazan.
- 23:30 OROTS taldiarekin erromerixia.
- 0:00 Larrain dantzia.
- 0:15 Erromerixiak jarraittuko dau OROTS taldiarekin.

Uztailak 4, barikua
- 11:00 Umiendako puzgarrixak kirol kantxan: rokodromua, puzgarrixak, chopperrrak, zezen mekanikua.
- 11:15 Ozkarbik saldia banatuko dau soziedade aurrian bertaratzen direnei.
- 11:45 Jubilatuei klabelinak jartzia.
- 12:00 Meza Nagusixa iazko jaixetatik hil diran jubilatuen alde.
- 13:00 Herri kirolak: KOXE BIKONDOAK aizkoran buruz behera eta motozerrarekin figurak egiten jardungo dau.
- 14:00 Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria egongo da Peli Arantzabal soinu joliarekin.
- 14:00 Umiendako bazkarixa plazan.
- 16:00 Umiendako puzgarrixak kirol kantxan: rokodromua, puzgarrixak, chopperrak, zezen mekanikua.
- 18:00 THE TXORTAINSekin kalejira. Gaztetxiak antolatuta.
- 18:30 Buruhaundixak.
- 19:00 Zezenak.
- 20:00 LOTXO taldiarekin erromerixia.
- 22:00 4 t/erdiko buruz buruko pilota txapelketako finalak, Ozkarbi Pilota elkartiak antolatuta.
- 23:00 Suzko zezena.
- 23:00 LOTXO taldiarekin erromerixia.
- 0:00 Kontzertua Gaztetxe ondoko lautadan: PORRON Y CUENTA NUEVA, NEVER SURRENDER eta EMON.
- 4:00 Trikipoteua gaztetxekuekin.

Uztailak 5, zapatua
- 11:00 Esna deixa GALTZAGORRI txarangiakin.
- 11:15 Umiendako jokuak Salbador kalian.
- 11:30 Kuadrilen hamaiketakua. Intxortak saldia banatuko dau soziedade aurrian bertaratzen direnei.
- 12:30 Asto karreria, Elgetako VIII. Sarixa.
- 13:00 Txikiteua GALTZAGORRI txarangiakin.
- 14:00 Elgetarron omenaldixa Aitor Elkorori.
- 14:30 Herri bazkarixa: Paella erraldoia eta saiheskixa. Jubilatuek kafia banatuko dabe.
- 16:00 Erromerixia plazan MENDOX ETA BIZKAI trikitilarixekin.
- 18:30 GALTZAGORRI txarangia.
- 19:00 Zezenak.
- 23:00 Suzko zezena.
- 23:00 Erromerixia, XERO XIETTE taldiarekin.
- 23:30 Bolo txapelketia.
- 0:00 Kontzertua Gaztetxe ondoko lautadan. Ostian DJ BULL Gaztetxian.
- 0:00 DJ TURTURRO Espaloian.

Uztailak 6, domeka
- 9:00 Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta burdindegi azokia. Erakusketia eta salmentia: lorak, barazkixak, gaztaiak, fruta, txakoliña, eztixa, landarak... Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizian zihar.
- 12:30 Idi proba erakustaldixa.
- 18:00 Umientzako play-back lehiaketia.
- 19:30 VIVA JALISCO ikuskizuna kalietan: Mariatxixak eta dantzarixak.
- 21:00 Txitxiburduntzixa plaza inguruan. Ostian, kale antzerkixa Gaztetxiak antolatuta.
Uztailak 20, domeka
XXIV. Euskadiko Mendiko txirrindulari lasterketia (23 urtetik beherakoendako eta elitekoendako). Ibilbidea: Elgeta, Kanpazar, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Matiena, Berriz, Zaldibar Areitio gaña (mendiko sarixa), Ermua, Eibar- Kantoi (tarteko helmugia), Eibar (bariantetik), Maltzaga, Soraluze, Bergara, Angiozar, Asentzio gaiña (mendiko sarixa), Elgeta, Elorrio, Berriz, Matiena (tarteko helmugia), Abadiño, Atxondo, Elorrio, Elgeta, Asentzio (Langarica gaiña, mendiko sarixa), Kanpazar, Arrasate (tarteko helmugia), Bergara, Elgeta (helmuga). Antolatzailia: Elgetako Txirrindulari elkartia.
Erakusketa: Sabin Oregi
Uztailaren lehenengo egunera arte ikusi ahal izango dira Sabin Oregiren argazkiak Espaloia Kafe Antzokian.
Umeendako antzerkia, domekan; kontzertua, zapatuan
Umeek hitzordua izango dute domekan, 18:00etan. Ane Monna, Oskola eta Karramarroik etorriko dira Espaloira. "Amama Pantxikaren altxor ezkutua" antzezlana jokatuko dute. Zapatuan, berriz, ronk&roll gitarrak izango dira Espaloian. Abisu bat ere eman gura genuke, izan ere, 31rako gertatua genuen bodegarako irteera atzeratu egingo da.
Maiatzaren 25ean, 18:00etan
Ane Monna, Oskola eta Karramarroik “Amama Pantxikaren altxor ezkutua” etorriko dira Elgetara. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira.
Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Euskal Herriko haurren maskotak dira. Behin Kantauri itsasotik heldu ziren eta bertako umeak ezagutu ondoren haiekin bizitzen gelditzea erabaki zuten.
Morgan pirata gaiztoa lapurretan ikuskizunean izandako abenturen ostean, berriro datozkigu pasadizu berriekin.
Aurrekoan bezala, Hamaika Koloretan dantzan ikuskizunaz gain, diskoa ere argitaratu dute, bertako abestiekin.
Maiatzaren 24an, 22:30ean
Rock&roll doinuak izango dira Espaloian. Sarrera 5 euro izango da.
Bodegara irteera
Ez da egingo bodegara irteera. Eguna atzeratu da eta irail inguruan egitea da asmoa. Arabar Errioxara joateko deia egingo dugu uda ostean.
Magia mostra gainean: maiatzak 16, 17 eta 18
Sarrerak gorde dituzu? ba ez laga azkenengo momenturako. Oraindik sarrera asko geratzen dira, baina aurreko urteetako arrakasta ikusita... Iaz etorri zirenak aurten ere etorriko direla pentsatzekoa da ze gustura geratu zen jendea... Magia galan maila handiko magoak eta zapatu gauean aho zabalik utziko duen Migué magoa. Migue pianista batekin etorriko da Espaloira. Domekan, familia guztiarendako magia kalean, doan.
Magia Mostra IV: maila goreneko magoak Elgetan maiatzaren16, 17, 18an
Bai bai, badator, badator. Dagoeneko jendea hasi da galdezka ia zein mago egongo diren Elgetan... Aurreratu ditzakegu izenak. Magia gala izango da barikuan eta zapaturako iaz publikoaren saria eraman zuen magoa ekarriko dugu: Migué magoa. Pianoarekin lagunduta jardungo du magia egiten, magia-musikatua. Baina aurreko egunean demaseko gala dago eta taula gainean 5 mago. Domekan, berriz, kaleko magia.
Maiatzak 16 barikua, 22:30: MAGIA GALA (prezioa: 18 euro, bazkideek 15 euro)
MORRISON. Aurkezlea. Madriletik dator, Portabenturako magoa. "El magnífico" moduan ezaguna.
ANDY GONZALEZ: Mundu guztian ibilitako magoa. Estatuko lehenengo saria magia orokorrean.
ILVA SCALI: Paris. "magic lady". Eszena magian hainbat sari. Magoen artean oso maitatua.
MIRCO:
Argentina. Hainbat sari internazional: Mandrake D'or, originaltasunari
saria La Vegasen, Eszenako lehen sariduna, AEBn urrezko saria…
BRANDO ETA SILVANA: Argentina. 2005eko Chevallier Andrey sarian Argentinako mago onena, baita "Cometa Mágico" saria ere.
Maiatzak 17 zapatua, 22:30 MAGIA (prezioa: 14 euro, bazkideak 11 euro)
Migué magoa: Holandan kartomagiako lehen saria. III. Magia mostran publikoaren saria.
"Baraja eta pianorako kontzertua" emanaldia: Jonathan Waleson eta Miguel Puga.
MAiatzak 18 domeka, 12:45 KALEKO MAGIA (doan)
Kalean zehar ikusi ahal izango da magia.
FLIKTO, JUSTO THAUS: Malaga. Animazioa gurpil gainean.
Magia Mostra IV: maila goreneko magoak Elgetan maiatzaren16, 17, 18an
Bai bai, badator, badator. Dagoeneko jendea hasi da galdezka ia zein mago egongo diren Elgetan... Aurreratu ditzakegu izenak. Magia gala izango da barikuan eta zapaturako iaz publikoaren saria eraman zuen magoa ekarriko dugu: Migué magoa. Pianoarekin lagunduta jardungo du magia egiten, magia-musikatua. Baina aurreko egunean demaseko gala dago eta taula gainean 5 mago. Domekan, berriz, kaleko magia.
Maiatzak 16 barikua, 22:30: MAGIA GALA (prezioa: 18 euro, bazkideek 15 euro)
MORRISON. Aurkezlea. Madriletik dator, Portabenturako magoa. "El magnífico" moduan ezaguna.
ANDY GONZALEZ: Mundu guztian ibilitako magoa. Estatuko lehenengo saria magia orokorrean.
ILVA SCALI: Paris. "magic lady". Eszena magian hainbat sari. Magoen artean oso maitatua.
MIRCO: Argentina. Hainbat sari internazional: Mandrake D'or, originaltasunari saria La Vegasen, Eszenako lehen sariduna, AEBn urrezko saria…
BRANDO ETA SILVANA: Argentina. 2005eko Chevallier Andrey sarian Argentinako mago onena, baita "Cometa Mágico" saria ere.
Maiatzak 17 zapatua, 22:30 MAGIA (prezioa: 14 euro, bazkideak 11 euro)
Migué magoa: Holandan kartomagiako lehen saria. III. Magia mostran publikoaren saria.
"Baraja eta pianorako kontzertua" emanaldia: Jonathan Waleson eta Miguel Puga.
MAiatzak 18 domeka, 12:45 KALEKO MAGIA (doan)
Kalean zehar ikusi ahal izango da magia.
FLIKTO, JUSTO THAUS: Malaga. Animazioa gurpil gainean.
Barikuan, dozenatik gora kantari Gainsbourg omenduz; zapatuan, kontu kontalari bi; domekan, zirkoa
'Gainsbourg gainbegiratuz' lana izango da barikukoa. Aurre-estreinaldia da eta Euskal Herriko kantari asko izango dira Espaloiko eszenatokian; Zapatuan bi ipuin kontalari Pablo Albo (Alacant) eta Jose Campanari (Argentina); Domekan, berriz, familia guztiarendako zirkoa Zirika Zirkus taldearen eskutik: 'Bazen behin zirkoa' lanarekin. Bai, asteburua bete beteta dator Espaloia kafe Antzokian. Ekintzetakoren bat gustatuko zaizu, ez? Ez geratu etxean, animatu eta Espaloira.
Barikua
Hamaika kantari Gainsbourgen hitzak euskaraz kantatuz:
Gainbourg Frantziarraren kantuak euskaraz entzungo dira Espaloian. Apirilaren 18an da hitzordua eta ordua, 22:30ean. Sarrerak salgai: 13 eta 10 euroan. Kantariak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.
Info gehiago aurreko mezuan.
Zapatua
Pablo Albok 1994an kontatu zituen lehen aldiz ipuinak (blogaria ere bada nahiz aspaldian ez duen idatzi). Gorputz eta arima kontatzen ditu ipuinak, keinuekin eta begiradarekin. Jose Campanari, berriz, eguneroko bizimoduan gertatzen iren egoeren begiralea dugu, hazteko aukera ematen diguten gatazka nimiñoak maite dituena, istorioak bertan barrena ibilarazteko bidea eraikitzen duena... Biak zapatuan egongo dira, 22:30ean. Zapatu gauari zelanbaiteko berezitasuna emango diote kontalariok. Aurreko urteetan asko gustatu den ekintza izan da eta aurten ere polita izan daiteke. Sarrerak 8 euro eta 6 euroan jarri ditugu. Merke, jentea animatu dadin.
Domeka
Zirika zirkus: 'Zorionak Zuri' izena du 'Zirika Zirkus'en ikuskizun berriak. Bertan, urtebetze bat antolatu eta ospatzeko asmoarekin azaltzen dira eszenatokian Loretxu eta Bolintxe.
Arazotxoak ere topatuko dituzte... Malabareak, akrobaziak, dantzak, magia, globofexia eta oreka jokoak izango dira bertan besteak beste haurrek ondo pasatzeko.
Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta emanaldi hau Topaguneko bazkide garelako antolatu dugu, Kultura Errotaren programazioaren barruan. Euskaraz izango da eta umeek ondo pasatzeko egindako apustua da. Udalak ere lagundu digu emanaldia aurrera ateratzen.
Hamaika kantari Gainsbourgen hitzak euskaraz kantatuz
Gainbourg Frantziarraren kantuak euskaraz entzungo dira Espaloian. Apirilaren 18an da hitzordua eta ordua, 22:30ean. Sarrerak salgai: 13 eta 10 euroan. Kantariak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.
'GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ'
Joan den martxoaren 2an 17 urte bete ziren Serge Gainsbourgek azken hatsa eman zuenetik. Aurrekoek bezala bihotzeko hark eta balizko hurrengoek huts egin izan balute, gaur egun 80 urte bete berriko aitona izango litzateke, baina ziur egon oraindik ere zeresan handia emango lukeela eta Pete Doherty umemoko baten pare utziko lukeela gizartea aztoratzeko eta arauak transgreditzeko gaitasunari dagokionez. Batek daki, beharbada, bizirik balego, Je t'aime... mois non plus idatzi, Frantziako emakume ederrenetako batzuk maiteminduarazi eta La Marseillaise reggae-ra bihurtu zuen kantu egile polemiko, ikonoklasta eta zirikatzailea izateagatik bainoago musikarako zuen talentu itzelagatik ezagunagoa zatekeen, Jacques Brel edota George Brassens bezain onetsia. Gehienoi Serge Gainsbourgen pertsonaia geratu zaigu gogoan, baina hori baino askoz gehiago izan zen paristarra: Frantziako musika irauli zuen sortzailea, estilotik estilora jauzika ibiliz (jazz, chanson, musika afro-latinoa, pop, reggae, rock&roll, funk, disco, soinu bandak...) maiz bere garaiari aurrea hartu ziona, eta letra idazle bikaina, hitzen sonoritateari zukua ateratzen eta esaldi bakoitzari esanahi bat baino gehiago ematen maisua. Gehitu genezake pintorea, idazlea, argazkilaria, aktore eta zinema zuzendaria, askatasun sexualaren aitzindaria, belaunaldi oso baten erreferente estetikoa, erretzaile porrokatua eta edale aseezina ere izan zela Gainsbourg. Baina orain bere kantuak aldarrikatzeko garaia heldu da.
Hain artista eraginkorraren ondarea bere egitea falta zitzaion euskal kantagintzari. Hortaz konturatu zen Juankar Landa (Sanchís y Jocano), eta hutsune hori betetzeko ardura nork hartuko zain geratu beharrean bere gain hartu zuen batere makala ez zen erronka: Gainsbourgen abestiak euskarara ekartzea. Landa izan da proiektuaren alma mater-a, disko hau zure eskuetara iristearen erantzulea. Kantari sorta bat aukeratu zuen, heterogeneoa eta orain arte gurean egin diren gisa honetako proiektuekin zerikusirik ez duena: euskaldunak eta gaztelaniaz abestu ohi dutenak batu ditu, ibilbide luzekoak gehienak,
Euskal Herrian egindako pop-rockaren historikoak batzuk, eta azken belaunaldiko gazteak gainontzekoak. Gari, Diego Vasallo, Rafa Berrio (Amor a Traición, Deriva), Mikel Agirre (La Buena Vida), Santi Gasca (Sanchís y Jocanoren beste erdia), Txuma Murugarren, Giorgio Bassmatti, Enrike Mingo, Jone Gabarain (Le Mans), Saioa, Estanis Elorza (Natural Project), Urko Menaia, Luisa Etxenike eta Jorge Carrero idazleak eta Juankar Landa bera dira Gainsbourgen doinu eta hitzetan islaturiko izaera errebelde, apurtzaile eta independentean larruan sartu direnak. Donostiako musikari talde zabal bat izan dute lagun: Juan Zulaika, Aitor Unanue, Joserra Senperena, Javier Sun, Borja Iglesias... besteak beste.
Gainsbourgek 30 urtetik gorako ibilbidean idatzitako ehunka kantuetan eskua sartzen du Gainsbourg Gainbegiratuz-ek, ale esanguratsuenetako batzuk hartzeko. Hemen daude, besteak beste, Gainsbourg chansonier-a (La chanson de Prévert, La javanaise...), kabareteroa (Les cigarillos), malenkoniatsua (Je suis venu te dire que je m'en vais), sofistikatua (L'hotel particulier, Sous le soleil), reggae zalea (Aux armes et caetera, Vieille canaille), eta, nola ez, Brigitte Bardot, Jane Birkin edota Catherine Deneuverekin dueto zoragarriak osatu zituena (La decadance, Je t'aime... mois non plus, Dieu, fumeur de havanes).
Juankar Landak liburuxkan garbi azaldu du zer izan den disko hau osatzea: “Gainsbourgek berak burua altxatuko balu, bere lanari esker erre, edan eta berba egin dugun guztia ikusirik harro-harro legoke”
JUANKAR LANDAK DIO...
BIOGRAFIA
Lucien Ginsburg 1928ko apirilaren 2an jaio zen Parisen, Errusiako boltxevikeen iraultzatik ihesiz Frantziara iritsitako familia judutar batean. Hortaz, naziek Paris hartu ondoren izar horia arropan itsatsita eraman behar izan zuten milaka judutarretariko bat izan zen. Aitaren erabakiz, izena frantsestu eta Serge Gainsbourg bihurtu zen. Aita Joseph pianista zen Pigalleko night-clubetan, eta ama Olia kontserbatorioan abesten aritua zen. Etxean Bach, Stravinski, Chopin, Gershwin eta Porterren diskoak entzunez hazi zen, eta pianoa eta gitarra jotzen ikasi zuen. Haatik, pintore izan nahi baitzuen Arte Ederretako ikasketak hasi zituen, arrakasta handirik gabe. Aitak bultzatu zuen musikaren bidea hartzera, eta kasino eta kabaretetan pianoa jotzen eman zituen lehen urratsak, jazza deskubritzen zuen aldi berean. Boris Vian ezagutzea erabakigarria izan zen bere kantuak idaztea erabakitzeko, eta 1958an lehen diskoa grabatu zuen, Du chant à la une. Hura entzun ondoren, Boris Vian bera izan zen Serge Gainsbourgren talentua aupatzen lehena.
Hurrengo urteetan emakumezko abeslarientzat (Juliette Greco, Michèle Arnaud, France Gall, Françoise Hardy...) idatzitako kantuek ekarri zioten ospea gazteen artean. Horietako batekin, Poupée de cire, poupée de son, 1965eko Eurovision jaialdia irabazi zuen France Gallek. Ordurako beste hainbat disko zituen kalean: L'étonnant Serge Gainsbourg (1961), Gainsbourg confidentiel (1963) eta Gainsbourg percussions (1964), besteak beste. 1967an Brigitte Bardot aktorearekin harreman labur baina beroa partekatu zuen, eta hari eskaini zion Initials B.B. diskoa (1968). Bikoteak grabatu zuen Je t'aime mois non plus kantuaren lehen bertsioa, baina ez zen argitaratu, Bardotek berak hala eskatuta. Jane Birkin ezagutu ostean harekin berriz grabatzea erabaki zuen eta Jane Birkin-Serge Gainsbourg (1969) diskoan argitaratu zen. Kantuaren oihartzuna itzela izan zen mundu osoan, bere eduki erotikoa zela eta hainbat herrialdetan debekatua izan arren. Birkin eta Gainsbourgen arteko harreman sentimentalak hamar urte iraun zuen; tarte horretan, hainbat disko eta filmetan kolaboratu zuten, Charlotte alaba mundura ekartzeaz gain.
70eko hamarkadan, hainbat filmetarako soinu bandak sortzeaz gain, lau disko esanguratsu grabatu zituen: Histoire du Melody Nelson (1971) po(p)ema sinfonikoa, Vu de l'exterieur (1973), Rock around the bunker (1975), nazien estetika bereganaturik, antisemitatzat jo zuten, eta L'homme à tête de chou (1976). 1979an Frantzia osoa aztoratu zuen berriz ere, Jamaikan Bob Marleyren musikariekin grabaturiko La Marseillaise ereserki nazionalaren reggae bertsioarekin, Aux armes et caetera. Sakrilegio hark protestak eta mehatxuak ekarri zizkion, baina aldi berean arrakasta handia izan zen diskoa, 500.000 aletik gora salduta. Hurrengo diskoan, Mauvaises nouvelles des étoiles (1981) reggaeari heldu zion berriz ere.
80ko hamarkadan funk eta dantzarako doinu elektronikoetan murgildu zen. Love on the beat (1985) bere diskorik salduena izan zen, eta honek ere ez zion polemikari itzuri egin, Lemon incest kantuaren bideoan bere alaba Charlotterekin ohean agertu ondoren. You're under arrest (1987) izan zen Gainsbourgen estudioko azken lana.
Musikariaz gain, aktorea ere izan zen eta lau film zuzendu zituen: Je t'aime... noi non plus (1975), Équateur (1983), Charlotte for ever (1986) eta Stan the flasher (1990).
Serge Gainsbourg 1991ko martxoaren 2an hil zen, bihotzekoak jota.








