Espaloia
BANG BANG y somos historia antzezlana kurtsoa hasteko

- Eguna, irailak 21, barikua 22:30ean.
- Sarrerak 12 eta 10 euro.
Delirantea eta inteligentea den antzezlana. Espaloia kafe Antzokira doazenak bahitu egingo dituzte eta bahiketa horri tiraka joango da antzezlana aurrera.
Erakutsiko dute helburuak edozein medio justifikatzen duela, baina beti ez dena gertatzen da aukeratutako medioek gura den helburura eramatea.
Umorea bor-bor, baina baita hausnarketa ere. Espektakulu honetan publikoa jarri ahal izango da gura duen lekuan. Jendeak erabakitzen du jokoan sartu edo ez. Ez dago laugarren ormarik, baina jendea ez da behartzen parte hartzera.
Tarantino, "los tres chiflados" eta Blues Brothers-en arteko nahasketa bat, 1998an Argentinan estreinatu zena entzute handia lortuz.
- Autorea: Gervasoni & Van Broock
- Escena zuzendaria: Martín Gervasoni
- Aktoreak: Ivan Villanueva Javier Coll Diego Molero Martín Gervasoni Sebastián David Peña
- Jantziak: Bang Bang
- Argiztapena: Eduardo Ibáñez
- Disenu grafikoa: Eduardo Ibáñez
- Bideo edizioa: Roger del Mont
- Musika: Escorzo
- Produkzioa: Bang Bang Producciones, S.L.
Bang Bang-ekoek diote:
Umorea dugu gustuko eta lenguaza ezinbesteko deritzogu. Horrekin esan, antzeztu, sortu, bizi eta lan egiten dugu.
Gure abiapuntua da komediaz dugun jakintza. Umore espektakulu onenaren saria irabazi dugu (Les Luthiers-ekin nomintatuta). 3 denboralditan egon da Buenos Airesen eta hortik hartu dugu izena proiektu honetarako.
Re: BANG BANG y somos historia antzezlana kurtsoa hasteko
Euskal Herriko estrenua izango da Espaloia Kafe Antzokikoa. Argentinan-eta makina bat bider egin dute antzezlan hau, baina Euskal Herrira lehenengo aldiz datoz. Hori horrela, Klikowsky telesaileko lagun guztiak elkartuko dira Espaloian.
Aktore ezagunak: tartean telebistagatik ezaguna egin den Klikowsky , hau da, Martín Gervasoni. Autorea ere bera da.