Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2007

Artxiboa 2007

Euskal Herriko III. Ikus-entzunezkoen rallya

Abenduaren 29an izango da, zapatuan. 20 kamaralari ibiliko dira herrian zehar grabatzen. 20 talde izango dira Espaloia antzokian goizean goizetik. Ordenagailu, programa, gidoi... Eta egunean bertan jakingo dugu 1.500 euroren irabazlea zein den. Egindako film laburrak ikusi ahal izango dira 20:30ean.

 Egitaraua

8:30-9:00 Parte hartzaileei harrera (Antzokian)
8:30-9:00 Material banaketa
9:00 Rallyaren hasiera. Grabaketa lanak Elgetako hainbat tokitan egingo dira

13:00-14:00 Ekipoak muntatzeko tartea
14:00-19:00 Edizio lanak (Antzokian, eszenatoki aurreko espazioan)
19:00-19:30 Lanak entregatzeko tartea
19:30-20:30 2005 eta 2006ko lanen emanaldia (antzokian)
20:30-21:30 Rallyan sortutako lanen emanaldia (antzokian)
21:30-22:00 Parte hartzaileentzat lunch-a
22:30 Sari banaketa (antzokian)

Aurreko bi edizioen arrakasta aintzat hartuta, rallyaren edizioa antolatu du Topaguneak, Elgetako Goibeko Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo den lehiaketaren epizentroa: parte hartzaileek bertan egin beharko dituzte euren bideoen edizio lanak, lan horien proiekzioa eta sari banaketa bera ere bertan egingo baitira. Aurkezten diren lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen ere.

Norgehiagoka goizeko bederatzietan hasiko da, lanak egiteko erabili behar den gaia aurkeztu eta bideoetan txertatu beharreko ezaugarriak jakinarazten direnean. Parte-hartzaileek, orduan, arratsaldeko zazpiak arteko epea izango dute gidoia egin, irudiak grabatu eta muntaia egiteko. Aurreko edizioetan ez bezala, eta parte hartzaileek hala eskatuta, azpiegitura teknikoa lehiakideen kontura izango da oraingo honetan.

Ekitaldia zapatuz izango da, abenduaren 29an. Urtea amaitzeko modu kuriosoa, ez? :-)

Izena emateko epea azaroaren 27ra arte dago zabalik.

 

 

Espaloia 2007/12/21

I. mus txapelketa Espaloian

Lau lagunendako nekazal-turismoan egonaldia irabazlearendako pare bat sarera eta pare bat afarirekin lagunduta. Bigarrenak ere afari parea eta lau sarrera. Hirugarrenak ere pare bat afari.

 

Sariak

  1. saria: Afari 2,  2 sarrera “Buuuuuu” antzerkia ikusteko eta asteburu bat nekazalturismo baten 4 pertsonentzako.
  2. saria: Afari 2 eta 4 sarrera 2 ikuskizunetarako.
  3. saria: Afari 2 eta 4 sarrera ikuskizun baterako.

Txapelketa arauak

  • Txapelketa 8 erregetara jokatuko da.
  • Nahi duten bikote guztiek parte hartu ahal izango dute. Elgetan bizi, bertakoa izan edo bertan lan egitea izango da baldintza bakarra.
  • Izen-ematea bikoteko 20 euro izango da.
  • Txapelketa abenduaren 26tik 31ra izango da, finala abenduak 31an jokatuko da.
  • Partidak arratsaldez izango dira. Partidak bikote arteko akordioz eta antolakuntzari esanda, atzeratu daitezke.
  • Partidak 3 jokotik onenera, hau da, 2 irabaztera eta 7 hamarrekora (sei barru) izango dira.
  • Antolakuntzak izango du azkenengo erabakia txapelketan gertatutakoen gainean.
  • Izen-ematea Espaloia Kafe Antzokian abenduaren 22a baino lehen.

 

Espaloia 2007/12/20

Munduko mago onenetarikoa gertu-gertutik ikusteko aukera

Orain dela hiru urte ikusi genuen Lennart Green Gasteizko magialdian. Ordutik gaur arte jarraitu dugu Elgetara ekarri guran eta azkenean heldu da eguna. Asko kostatu zaigu ekartzea, baina badakigu Euskal Herriko magia zaleek eskertuko digutela. Demaseko aukera da Lennart Green ikustekoa. Magia zalea bazara zein ez bazara aho zabalik aterako zara antzokitik. Emanaldi bakarra Euskal Herrian.

Lennart Green mago suediarra da: kartomajian munduko txapelduna, Munduko manipulatzaile onenetariko bat moduan definitzen dute gainontzeko magoek, Renne Lavand-ekin batera goren-gorenean koka dezakegu Green. Gertuko magian maisu handienetakoa da eta Euskal Herrian ikusteko aukera paregabea duzue. Elgetara eta Gasteizera dator Green. Gasteizen, baina, magoendako konferentzia bat emango du, lagun gutxirendako izango da gainera. Elgetakoa ez, Elgetakoa zabalik dago etorri gura duenarendako.

  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
  • Noiz: abenduak 15, zapatua, 22:30ean.
  • Sarrerak salgai: 15 euro eta 12 euro.

Ikusi bideo hau, zuzenean ikusteko gogoa sartuko zaizu, seguru!

Espaloia 2007/12/05

Leo Bassiren antzezlaneko sarrerak erritmo onean

Nahikoa zurrunbilo sortu da Udalak hainbat mezu jaso dituelako antzezlan hau suspenditzeko esaten. Ez dugu ulertzen mezu bidaltzaile horien jarrera eta aparteko garrantzirik ez ematea zen gure asmoa, baina... Egia esan gero eta nahi handiagoa dugu antzezlana ikusteko. Leo Bassi bigarren aldiz izango da Espaloian eta berriz ere gustu handiarekin zabalduko dizkiogu ateak. Gustuko dugu bufoiak egiten duen lana. Ez du biografia makala!

Hala re, gure hainbat bazkide eta antzerkizalek galdetu digu arazorik egongo den antzezlanarekin. Gure erantzuna argia da: ez da inolako arazorik egongo.

Argibide batzuk

  • Antzezlana ez da "La revelación" delakoa. Badirudi antzezlan hori dela arazoak ematen ari dena edo eskumatiarrei arazoak sortzen dizkiena. Antzezlan hori ez da aurten jokatuko dena. Iaz izan genuen "La Revelación" eta aretoa lepo beteta zegoen arren ez zen inolako arazorik egon. Kritika zorrotza egiten du lan horretan Bassik eta ikuslearena da azken hitza.
  • Abenduaren 1eko antzezlana da Instintos Básicos. Ez du zerikusirik "La Revelacion"-ekin. Hori bai, Leo Bassi dago antzezlan honen zentruan eta Leo Bassi ikusiko du ikusleak bere osotasunean.
  • Gustura asko ekarriko dugu Bassi. Gure aretoa iritzi ezberdinei zabalik dagoen aretoa da eta gure aukeretako bat izan da Bassik gurean jardutea.
  • Eskertu gura dugu alkatetzatik egindako adierazpena eta Espaloitik ere ahalik eta jende gehien etor dadin egiten dugu dei. Segurtasun neurri guztiak egongo dira eta antzeztegun polit bat pasatzea da espero duguna.

Ez izan dudarik, etorri eta izan zu zeu epaile. Ez utzi inork zure iritzia goberna dezan. Guk animatzen zaituztegu eta ziurtasuna dugu hau programatuta gure ohiko ikusleek eskertuko digutela.

Abenduaren 1era arte!

Espaloia

Espaloia 2007/11/24

Ruper Ordorika: "memoriaren mapan" diskoaren aurkezpena

Ruper Ordorika formatu honetan ikusteko aukera gutxi daude dagoeneko. Mugalariekin bueltatu aurretik hiru emanaldi egingo ditu bakarrik: Elgetan, Elizondon eta Donostian. Formatu intimo honetan ikusteko azken aukerak dira.

  • Eguna: Azaroak 25, domeka.
  • Ordua: 20:00etan.
  • Lekua: Espaloia Kafe Antzokia
  • Sarrerak: 10 euro eta 8 euro.

Disko berria otsailean aterako du. Ruper Ordorikak danbaka.com webguneko arduradunei jakinarazi dienez otsailean kaleratuko du iaz Bilboko Kafe Antzokian Mugalariekin zuzenean grabatutako diskoa. Elkar diskoetxeak argitaratuko du lan berria.

Ruper Ordorika: Gitarra akustikoa eta ahotsa

Kantu guztiak: Joseba Sarrionandia / Ruper Ordorika

Jon Piris: Kontrabaxua

Diskoko kantuak:

1- LERA ZAKURREN BALADA

2- IBAIA Chris Lightcap-ekin

3- HONDARTZA GALDUAN Peck Allmond-ekin

4- HIRIAK

5- ESKU BIAK Jamie Saft eta Kenny Wollesen-ekin

6- ALBERT EINSTEINEN MIHIA Dani Pérez-ekin

7- GOIZALBADA Chris Lightcap-ekin

8- EZ DA ITZULIKO Kenny Wollesen-ekin

9- BERAK ENTZUNGO EZ DUEN KANTUA Jamie Saft eta Chris Lightcap-ekin

10-ENBAXADORE HODEIERTZEAN Fernando Saunders-ekin

11-IZEN ZAHARRAK Dani Pérez eta Jon Piris-ekin

Sarrerak: 10 euro. Bazkideek 8. Kontzertua jarrita izango da. Ateak zabalik eguerditik bertatik.

Ruperren gaineko informazio gehiago bere webgunean: www.ruperordorika.com

Espaloia 2007/11/18

Oi Kontzertua: Donostiako Plan B, Hernaniko Afonia, Ondarroako Jonnie Gerriwelt eta Ordiziako Dunne Buggy.

Afonia

  • Noiz 2007/11/17
  • Ordua: 22:30
  • Non Espaloia Kafe Antzokian

Lau talde arituko dira, hilaren 17an, zapatua, Elgetako Espaloian: Donostiako Plan B, Hernaniko Afonia, Ondarroako Jonnie Gerriwelt eta Ordiziako Dunne Buggy.

Ostiada Oi! talde elgetarrak ez du azkenean kontzertuan parte hartzerik izango. Taldekide baten ebakuntza izan da horretarako arrazoia. Ia laster baten errekuperatu eta kontzerturen batean ikusteko aukerarik dugun. Seguru ikusleen artean izango direla taldekideak.

Oi! gauarekin gura baduzu gozatzea Elgetan duzu aukera.

Espaloia 2007/11/12

Munduko mago onenetariko bat Espaloian: Lennart Green

Orain dela hiru urte ikusi genuen Lennart Green Gasteizko magialdian. Ordutik gaur arte jarraitu dugu Elgetara ekarri guran eta azkenean heldu da eguna. Asko kostatu zaigu ekartzea, baina badakigu Euskal Herriko magia zaleek eskertuko digutela. Demaseko aukera da Lennart Green Elgetan ikustekoa. Magia zalea bazara zein ez bazara aho zabalik aterako zara antzokitik.

Lennart Green mago suediarra da: kartomajian mundu mailako txapelduna, Munduko manipulatzaile onenetariko bat moduan definitzen dute gainontzeko magoek, Renne Lavand-ekin batera goren-gorenean koka dezakegu Green. Gertuko magian maisu handienetakoa da eta Euskal Herrian ikusteko aukera paregabea duzue. Elgetara eta Gasteizera dator Green. Gasteizen, baina, magoendako konferentzia bat emango du, lagun gutxirendako izango da gainera. Baina Elgetakoa ez, Elgetakoa zabalik dago etorri gura duenarendako.

  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
  • Noiz: abenduak 15, zapatua, 22:30ean.
  • Sarrerak salgai: 15 euro eta 12 euro.

Ikusi bideo hau, zuzenean ikusteko gogoa sartuko zaizu, seguru!

Espaloia 2007/11/12

Elliot: 'Rock Comedy Show' ikusteko aukera

Rock Comedy Show da Elliot-ek ekarriko digun antzezlana. Koprodukzio bat da, Yllana talde entzutetsuarekin egindakoa. Mimoa da oinarria oraingoan ere.

Hainbat pertsonaiari emango dio bizitza Elliot-ek. Pertsonaiari eta hainbat momenturi ere bai. Horretarako sonorizazioa izango du lagun, sonorizazio zehatza. Espaloia gustatu zaio aktoreari bere lana erakusteko eta gogoz dator Elgetara.

Karateka bihurtzen den sketcha oso ezaguna egin da, esaterako. Akaso ezagutuko dute Espaloian antzerkia ikusteko ohitura dutenek. Montreux-eko (Suitza) festibalean "Machoire d'Or" sari ospetsua eman zioten. Euskal Herrirako etorrialdi honetan, emanaldi bakarra egingo du.

Informazio osatua, bideoak, argazkiak...: Elliot comedy

  • Sarrerak 12 euro eta 10 euro.
  • Eguna: azaroak 9, barikua. 22:30ean.
  • Lekua: Espaloia Kafe Antzokia
Espaloia 2007/11/04

Hogei kameralari Elgeta filmatzen

Aurreko bi edizioen arrakasta aintzat hartuta, rallyaren edizioa antolatu du Topaguneak, Elgetako Goibeko Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo den lehiaketaren epizentroa: parte hartzaileek bertan egin beharko dituzte euren bideoen edizio lanak, lan horien proiekzioa eta sari banaketa bera ere bertan egingo baitira. Aurkezten diren lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen ere.

Norgehiagoka goizeko bederatzietan hasiko da, lanak egiteko erabili behar den gaia aurkeztu eta bideoetan txertatu beharreko ezaugarriak jakinarazten direnean. Parte-hartzaileek, orduan, arratsaldeko zazpiak arteko epea izango dute gidoia egin, irudiak grabatu eta muntaia egiteko. Aurreko edizioetan ez bezala, eta parte hartzaileek hala eskatuta, azpiegitura teknikoa lehiakideen kontura izango da oraingo honetan.

Ekitaldia zapatuz izango da, abenduaren 29an. Urtea amaitzeko modu kuriosoa, ez? :-)

Izena emateko epea azaroaren 27ra arte dago zabalik.

Espaloia 2007/10/30

Bota Patsa antzezlana Iker Galartza eta Joseba Usabiagarekin

Antzerkia: Bota Patsa - Iker Galartza eta Joseba Usabiaga

"Bota Patsa" antzezlana Txalo produkzioaren eskutik dator Espaloira. Urriaren 26an izango da, 22:30ean. Sarrera doan.

Izerdia. Patsa. Izerdi-uharretan, bitsetan... baina patsa. Izerdi likin, likits, larri, guruin… baina patsa. Izerdialdi, izerdikor, izerditan, izerditsu… baina patsa. Aukerak ez dira bakarrik etortzen. Kasualitateak ez du lekurik. Zorteak ez du indarrik. Opariak ez dira debalde. Patsa da bidea. Esfortzuaren patsa, sakrifizioaren patsa, nekearen patsa, kirolaren patsa. Nolako patsa, halako gizona. Patsa lehen, patsa orain eta patsa etorkizunean.

BOTA PATSA!!

Espaloia 2007/10/22

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
sarrerak telefonoz? Eraña, 2008/04/10
Eskerrik asko oihana, 2008/04/10
anthony blake oihana, 2008/04/09
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema fadoak fado que_pelo_mas_guay antzezlana