Espaloia
Blogs & Beers: blogista euskaldunen topaketa Espaloian apirilaren 17an
Blogs & Beers elkarretaratzeak egiten dituzte munduko blogariek, beren blogosferako kontaktu digitaletatik munduan benetan elkartzera igarotzen direnean. Espainian txat-zaleek kedada antolatzen duten bezala, ba blogariek, blogistek, hau antolatzen dute.
Hortaz, euskaldunon blogosferako lehen Blogs and Beers antolatzeko deia da hau. Blog euskalduna dugunok, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera bat. Ez besterik.
Blogari batzuen artean komentatu izan da kontu hau azken asteotan, eta Espaloiak, Elgetako Kafe Antzokiak, hartu du ekimena bere gain, Espaloia.com ere bloga da eta.
Blogak eta Garagardoak izenaren inguruan, badaude iritzi kontrajarriak dagoeneko. Batzuen ustez, euskaldunok BST antolatu beharko genuke: Blogak, Sagardoa eta Txakolina.
- Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
- Eguna: Apirilak 17, domeka. Hauteskunde eguna.
- Ordua: 18:30ean
- Nori zuzendua: Bloga duen guztiari. Interesatua daudenak ere ondo etorri. Ez zaio aterik itxiko kotilleatu gura duenari ere.
Informazio gehiago topaketaren orri ofizialean.
Zabaldu deia, idatzi zuen blogetan, jakinarazi beste blogariei, eta trackback egiteko aukerarik baduzu, hona ere egizu.
Re: Blogs & Beers: blogista euskaldunen topaketa Espaloian apirilaren 17an
Aupa.
Ba al dakizue ea Gasteiztik norbait joatekoa den, Elgetara, pestara? Hala balitz, eta autoz joateko (eta Gasteizera itzultzeko) asmorik balu, agian animatuko nintzateke. Gasolina erdibana, noski.
Kontaktuan jartzeko modurik balu norbaitek, eskertuko nuke informazioa.
Milesker
Iban Zaldua, Volgako Batelariak.