Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2005

Artxiboa 2005

Bazkidetza kanpaina hasiko dugu barikuan

Zurekin bat gehiago izango gara. Aurten ere ez dugu kuota igok. 35 euro izango da. Familixa bonua egitteko aukera be egongo da eta honen barri jakitzeko Espaloira jo besterik ez dakazue.

Bazkide izanda:

  • Espaloiak antolatutako ekintza guztietan %15ko beherapena
  • Eguazteneroko zinekluberako sarrera doan
  • Domeketako familia zinerako %50eko deskontua
  • Egitaraua etxera
  • Asteleheneko Goienkariaren harpidetzan beherapena...

Eta hau zenbatean?

Bazkidetza:

  1. Arrunta, 35 euro
  2. Umeak 15 euro.
  3. Familia txartela 70 euro; zure ume guztien bazkidetza doan.

Garrantzitsua da zu proiektu honetako parte izatia. Eskerrik asko.

Espaloia 2005/12/21

Aldaketak barikuko herri-jaialdian

Barikuan egitekoa zen jaialdian aldaketak egitea pentsatu dugu. Heldu da gurera egonezina dagoela ekitaldi honen inguruan eta barne-hausnarketa egin dugu. Horren emaitza hauxe da:

  • Erromeria egingo dugu aurtengoan ere. Dantzara animatu gura ditugu herritar guztiak.
  • Ez da karaokerik-eta egongo. Taldeek ez dute kanturik egingo eta ez da batuko dirurik.
  • Ez da sarrerarik ordainduko abenduaren 23ko ekitaldian. Espaloiak herriari egiten dion oparia izango da erromeria hau.

Gure proiektua kulturarekin eta herriarekin lotutako proiektu zabala da. Ez da inondik ere zatitzailea eta indarrak batzeko ahaleginean egingo dugu aurrera. Ez Gabonetako jaialdi hau, ez egiteko asmoa dugun beste hainbat ez dira bazterrean geratuko.

Sinisten dugu kulturan, sinisten dugu kultura ekintzetan eta sinisten dugu mugimenduak irabazi behar duela egonaren aurrean. Partehartzea helburu nagusi duten jaialdion alde egitera animatu gura ditugu herritarrak. Kultura partehartzailea gustuko dugu eta esateaz gain bultza egingo dugu norabide horretan.

Hilaren 23an, 22:30ean ikusiko dugu elkar. Ez ahaztu dantzarako zapatilak.

Espaloia Kafe Antzokia

Espaloia 2005/12/21

Rock-and-rolla: Señor no eta Aterkings

  • Eguna: abenduak 16, barikua
  • Ordua: 22:30ean (rock-and-rollaren ohiko atzerapenarekin...)
  • Sarrera: Zortzi eta sei euro.

Aterkings

Musika taldeetan (Taupada, 6Nemen9) zelanbaiteko eskarmentua zuten lagun batzuek Aterkings taldea sortu zuten Markinan, Bizkaian 2000. urtean. Inolako lotsa bariko frontman baten atzean ezkutatuta, dibertitzen dituen musika egiten hasi ziren. Bere lotura rockanrolla izanda, Labanak, A-Bones, Lyres, Cynics, The Covers, Pleasure Fuckers, Pop Crash Colapso eta hainbat talderen kontzertutan bulla montatzen arituta harremana sortu zen euren artean. Bertsio batzuk jotzeko asmoarekin elkartu ziren: Little Richard, Chuck Berry, Sonics, Wailers edo Mc5 –ri omenaldi txiki batzuk egitera. Ia ohartu barik, ezagutzera ematen hasi eta maketa grabatu zuten. Berehala zabaldu eta kontzertuak biderkatzen joan ziren.

Aterkings-en gainean gehiago

Señor no

Proselitismoa egiteko inolako asmorik gabe, berehala ohartu naiz Señor Sí gabeko egoera batean artean zor diguten zuzeneko album desiragarririk gabe geratuko ginela. Oraingoan, taldearen dimentsio berria aurkezten zaigu, barea, dotorea, non gailurrak ez duen etenik, ez duen behera egiten. Agian aldatu egiten da, gaueko istorio latz hauei eta erromantizismo etsioi argitasuna emanez, entzuleak gozaraziz sekzio erritmikoa, r&r izateari utzi gabe, lirikoagoa eta hurbilagoa den moldera lerraturik; entzuleak modu beteago batean gozaraziz artean aitortu ez zaien letra bikainekin; zimikatze garbiekin eta ahotsaren biluztasunarekin gozaraziz; moldaketa berriekin eta egiazki bizi eta sentitzen dena garbiro aurkeztearekin gozaraziz. Eta nork daki hemen ez ote den aurkituko taldearen alderdi gerrazaleenarekin bat ez datozenentzako giltzarria, bizitza bezalako talde handi baten aurrean gaudelako errealitateaz jabetzeko giltzarria.

Jaime Gonzalok egindako kritika osoa

Espaloia 2005/12/02

Abenduko egitaraua Iñurrategik hasiko du Gure Himalaya emanaldiarekin

Diapositiba emanaldia emango du Alberto Iñurrategik. Saritu berria da lan hau Estatuan, Torelloko jaialdian.

  • Eguna: abenduak 1
  • Ordua: 20:00etan
  • Lekua: Espaloia Kafe Antzokia

Gidoi onenaren saria jaso du ikuskariak

Koldo Izagirre idazle pasaitarrak Alberto Iñurrategiren "Gure Himalaya" filmarentzat idatzi zuen gidoiak lortu zuen gidoi onenaren saria. Lan horretan, alpinistaren barneko sentsazioen mundua eta mendiak sentsazio horietan sortzen dituen eraginak dira nagusi, batez ere. -

Espaloia 2005/11/26

Pirineo Jazz Orkestra Espaloian

  • Eguna: azaroaren 25, barikua
  • Ordua: 22:30ean
  • Sarrera: doan.
  • Ogitartekoak, plater konbinatuak... emango dira kontzertua hasi bitartean.

PIRINEOS JAZZ ORCHESTRA, Europako mugaz gaindiko lehenbiziko orkestra dugu. 2003an sortu zen, Akitania eta Euskal Herriko musikaririk onenak bilduz. Talde honen ikuspegitik, jazz musikak ez du mugarik eta munduko ahots eta kulturen topagunea da. Jazz musikaren izaera unibertsalarekin bat etorriz, berez nahasketa dena, talde hau sortu zen, mugarik gabeko Europa berri baterako. Getxon, PJOak bere lana erakutsiko digu; estreinako aldiz denboraldi honetarako errepertorio berria joko dute.

2003an beren lehen CD-a atera zuten, “Pirineos Jazz Orchestra”, Agorilarekin atera zuten. Arregloak eta lanak, euskal herri-kantetan oinarriturik, jazz klasikoaren standardak eta orkestrako kideen konposizioak topa ditzakegu.

Bere ibilbide laburrean, PJOren kontzertuek arrakasta nabarmena izan dute ikusleen eta kritikarien artean. Jazz musikari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote Big Band formatuan, sormen handikoak, nazioarteko beste orkestra erraldoi batzuen tradizioari jarraiki.

Elgetan eskainiko dutena "Del tam tam al tom tom lana izango da eta Udala eta Kutxaren eskutik etorriko dira gurera. Doako sarrera izango du ordubete inguru iraungo duen kontzertu didaktikoak.

Espaloia 2005/11/22

Zanguango teatrok "Pan con pan" aurkeztuko du

Sarrerak saltzen daude dagoeneko eta komeni da lehenbailehen eskuratzea. Erreserbatarako telefonoa da 943789085. Sarrerak 12 euro balio dute eta bazkideentzako 10 euroan egongo dira.

Antzezlana

Umorea, poesia eta gizarteari egindako kritika nahasten dituzte Pan con pan lanean. Lehen ere egon izan dira makina bat bider gure herrian, baina antzezlan hau berezi-berezia da eta kritikak ondo hartutakoa gainera. Ez dute alperrik irabazita Max saria. Sari honen balioa handia da benetan, izan ere, Estatuko antzezleek beraiek ematen dituzte botuak eta hortik ateratzen da irabazlea. Errekonozimendua duen lana, beraz.

Jendeak talde bateko partaide izateko nahiaz eta beharraz berba egiten da antzezlanean. Gezurtxoak egunerokoari aurre egiteko… ikuslea ere antzezlaneko parte bihurtzen dute. Lan dinamikoa, freskoa eta sinesgarria. Kritikarien berba goxoak jaso dituen antzezlana.

Informazio gehiago zanguangoteatro.com

Espaloia 2005/11/07

BILL EVANS Soulgrass Band-ek itxiko du Debajazz

Azaroak 4an izango da, barikua. 22:30ean. Euskal Herrian egingo duen emanaldi bakarra izango da. Bertan, Bill Evansek, soulgrass bere azkeneko diskoa aurkeztuko du.

Ondoren, goizeko 01:30ean, DEBAJAZZ jaialdiko Talde Berrien I. lehiaketaren irabazleak, Zafari Project Madrilgo taldeak, ordubeteko emanaldia eskainiko du.

Sarrerak

Jazz zaleek ez galtzeko aukera dela ematen du. Sarrerak aurrez 15 euro balio dute eta Espaloian bertan daude salgai. Egunean bertan 18 euro kostako da. Sarrerak salgai daude, baita ere: EIBAR (Katukale), BERGARA (Zuhaizti, Bilintx), SORALUZE (Gaztelupe) eta edozin lekutatik ere erosi daitezke web bidez. Egin klik eta erosi zeurea: www.hotsak.com/A/Bill_Evans/Sarrera.

Bill Evans-en gaineko info gehiago hemen.

Espaloia 2005/11/02

"Ehungarrenean hamaika" kontzertua: arrakasta handia Lauaxetari egindako omanaldian

Hamaika kantari eta artista asko batu ziren atzo Espaloian. Giro bikaina, ezagun asko kontzertua ikusten eta kalitate handiko kontzertua. Lehenengo izan da, baina ez galdu aukera hurrengoak ikusteko. Emanaldia beste bost aldiz egingo da.

Hurrengo kontzertuak

  • Urriak 21, ostirala MUNGIA . Kiroldegia. 22:00
  • Urriak 26, asteazkena IRUÑEA. Gayarre antzokia.20:00
  • Azaroak 8, asteartea BILBO Arriaga antzokia. 20:00
  • Azaroak 24, osteguna DONOSTIA Antzoki Zaharra. 20:00
  • Abenduak 10, larunbata DURANGO. Plateruena Kafe Antzokia. 22:00

Kronikak eta kontzertu honetan egindako hainbat artikulu goiena.net-ek batu ditu:

Atzokoa blogetan

  • Joxe Arantzabalen faroa

Aurkezpenaren gainekoak papereko prentsan

Espaloia 2005/10/19

Martitzena, hilak 18 kontzertua: hamaika kantari Lauaxeta omenduz

HAMAIKA KANTARI esanguratsu Lauaxetaren EHUNGARRENEAN

  • Mikel Urdangarin
  • Gari
  • Eñaut Elorrieta
  • Rafa Rueda
  • Jabier Muguruza
  • Anje Duhalde
  • Txuma Murugarren
  • Petti,
  • Xabier Montoia
  • Xabi Strubell
  • Francis Diez

Mmusikagintzan modu aktiboan aritzen diren kantariek, Lauaxetaren testoekin osatutako grabazioa egin dute. Diskoa datorren astean kaleratuko da eta aurkezteko emanaldi batzuk burutuko dituzte:

Urriak 18, asteartea ELGETA Espaloia Kafe Antzokia. 20:00 (aurre-estrenaldia)

Informazio gehiago eman genuen albiste honetan

Espaloia 2005/10/17

Yllana taldearen "666" antzezlana urriaren 14an

Singapur, Mozambique, Japonia, Europa osoa, Asia, Errusia... eta Euskal Herrian ere makinatxo bat bider egon dira. Asteburuan Elgetan izango dira Yllanakoak. Yllanakoek beren teatroa dute Madrilen, Alfil deitzen da. Ba asteburu honetan, handik atera eta Elgetara etorriko dira. "666" lana aurkeztuko du Espaloia Kafe Antzokian.

Beren lanean, ez dira abiatzen testu konkretu batetik. Ideia bat dute eta ideia oinarri hartuta egiten dute aurrera. Sketch batura bat ateratzen da hortik eta horixe da ikusi ahal izango duguna.

Yllanaren lanak eta "666"

Ionescoren La cantante calvarekin hasi ziren lanean, 1991n. gero Muu egin zuten eta hau izan zen profesional moduan agertutako lehen aldia. azken hori zezenen munduari egindako parodia zen eta horrekin lortu zuten Frantzian "courge d´Or" saria. Hortxe egin ziren ezagun… eta orain areto guztiak betetzen dituzte. 666 hirugarren espektakulua da. Lau presoren historia kontatzen da, heriotzaren korridorean daude laurak. Beraien pentsaera hiltzearen aurrean, kartzelan bizitzako eguneroko esperientziak…

Azken batean kontatzen da nola barbaroago bihurtu diren presook korridorean dauden bitartean. Argia, soinua eta efektu bereziek antzezlana borobiltzen dute.

Sarrerak salgai Espaloia Kafe Antzokian.

Eguna: urriak 14
Ordua: 22:30ean

Espaloia 2005/10/11

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak espaloia, 2008/10/11
BAZKIDEA BAZKIDEA, 2008/10/10
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema danbaka fadoak fado nba que_pelo_mas_guay antzezlana