Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2004

Artxiboa 2004

Senegalgo KORA baleta izango dugu Espaloian

Argazki gehiago

Beraien herrialdean zein Internazional mailan ezaguna den baleta izango da Espaloian. Erregeen kabalgatan izango dira Bilbon eta ondoren, Elgetara etorriko dira espektakuloa egitera.

Folklore afrikarrean du oinarria emanaldiak, senegaldar folklorean, hain zuzen ere. Gerturatzen den jendea ez da geratuko begira bakarrik. Beraien emanaldiaren parte izatea gure dute Elgetara gerturatzen den jendea ere.

Kora

Kora, instrumentu bat da, arpa bat da, arpa mandinga deitutakoa. Intrumentu honekin batera, Wolof erako perkusioak ere erabiltzen dituzte. Tanborrak dira, finean, baina maisutasunez jotako tanborrak. Instrumentu tradizionalak eta ohikoak nahasten dituzte. Horrela fusio afrikarra lortzen dute.

Erritmo biziko emanaldia izango da eta Mbalax musikaren erritmora egingo dute dantzan 15 lagunek. Egiten dituzten saltoak akrobaziaren parekoak dira.

Eguna, ordua, sarrerak

Emanaldia urtarrilean izango da, urtarrilaren 6an, errege eguneko arratsaldean. Tanbor eta dantza erritmoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Elgetako Kafe Antzokian.

Sarrerak salgai daude dagoeneko. 10 euroan salduko dira eta Goibekoko bazkideek 5 euroan lortu ahal izango dituzte. Goibekok bazkide kanpainaren barruan sartu du emanaldi hau.

Espaloia 2004/12/29

Herri Jaialdia: Korrikaren alde aterako da jendea kantura

Entsegu egunak izan dira Espaloia Kafe Antzokian. Pasa dira taula gainetik "la chica yeye", rantxerak kantuan, umeek ere bi kanta entsegatu dituzte, Elgetako Ozkarbi abesbatzak ere parte hartuko du, Athletic zaleek ere badute kantua pentsatua... Kantari asko: batzuk amateurrak eta baita profesionalak ere.

Gardoki eta taldea

Aramaioarrak dantzarako gonbita egingo die bertaratzen direnei. Euskal kantuak, tangoak, balsak, trikitiak... denetik entzun eta dantza egin ahal izango da.

Eguna eta ordua

Abenduaren 30ean izango da ekitaldia. Gauez izango da ekitaldia, 22:30ean hasita. Sarrerak 3 euro kostako dira. Ekitaldia Hator Hator kantuarekin amaituko da, bertaratzen direnen lagutzarekin, noski.

Korrikaren alde

Batzen den dirua korrika batzordeari emango zaio, Elgetan osatuko den batzordeari. Diru horrekin korrika egunean antxitxika egiteko laguntza emango da. Kilometroak erosiko dira ateratako diruarekin. Korrika, aurten, Elgetatik pasatzen da. Martxoaren 16an pasatuko da, arratsaldeko 7etan. Bergara aldetik Elorriora egingo dira Elgetak erosten dituen kilometroak.

Espaloia 2004/12/27

Abenduko egitaraua: Diapositibak, Jazza, umeendako antzerkia, Gabonetako herri-jaialdia

Detritus teatrus-en antzekia ez da egongo

Ezintasuna du "las Punkys de verdad también lloran" antzezlaneko aktoreak. Bederatzi antzerki antzeratu ditu haurdun dagoelako. Izango dugu aukera aurrerago ere berarekin kontatzeko. Hilaren 18an, beraz, ez da antzerki lan hori jokatuko.

Gabonetako herri jaialdia

Herriko taldeei egin zaie gonbita abenduaren 30erako. Umeak egingo dute pare bat kantu, eta gero helduko da nagusien ordua. 22:30ean izango da emanaldia. Bertan, Aitor Furundarena soinu jotzaileak ere hartuko du parte. Kantariek demaseko laguntza izango dute, beraz. Ateratzen den dirua, Korrikako kilometroak erosteko izango da. Ia Elgetak zenbat kilometro erosten dituen. Nazio mailako ekitaldiren bat ere egingo da otsailean. Afrikak (aurtengo kantuaren egileak) kontzertua emango du, adibidez.

Abenduan bestelako ikuskizunak ere izango dira. Bixente Askasibarrek, esaterako, diapositiba emanaldia egingo du. Kubaren gainekoa izango da emanaldia. Herritarren parte hartze handia espero da. Hau hilaren 9an izango da.

Gehiago

  • Mugak Zabalduz diskoaren aurkezpena, Jazz musika, hilaren 10ean 22:00etan.
  • Asier Serrano, domekan egongo da, hilaren 12an 20:00etan.
  • Danbaka musika lehiaketa: Turboamor, Ozen, Stukas eta Sharon Stoner. Hilaren 17an, 22:30ean.
  • Hilaren 18ko antzerkia atzeratu egin da.
  • Umeendako antzerkia, "hitzak patriketan" Hankatxok jokatuko du. Hilaren 19an, 18:00etan.
  • Gabonetako Herri-jaialdia Hilaren 30ean, barikua, 22:00etan.
Espaloia 2004/12/08

Danbaka: 4. kontzertua, abenduaren 3an

Abenduaren 3an

  • Cretinos (Arrasate)

Nongoak? Arrasatekoak.
* Nortzuek osatzen dute? Aitorrek (bateria), Jaimek (gitarra, ahotsa eta armonika), Oierrek (baxua eta koruak) eta Ibaik (gitarra eta koruak).
* Noiz hasi? 2002ko udan.
* Musika estiloa? Rock and rolla eta popa. Ramones, NY Dolls, The Who, The Stooges eta abarren abestien moldaketekin hasi ziren.
* Hizkuntza? Gaztelania.

  • N_OPH (Arrasate)

Nongoak? Arrasatekoak.
* Nortzuek osatzen dute? Nereak (ahotsa eta letrak) eta Christophek, (programazioa eta ekoizpena).
* Noiz hasi ziren? Aurtengo maiatzean.
* Musika estiloa? Elektronikoa, dantzagarria (house eta dance artekoa). "Euskadin gitarra distortsionatuak eta bateria on baten beharra baino zerbait gehiago dagoela" erakutsi nahi dute.

  • Ostiada Oi! (Elgeta-Bergara)

Nongoak? Elgeta, Arrasate eta Bergarako bost skinhead edo kaskamotzek osatzen dute taldea. Nortzuk? Ballejo (bateria), Macarro (ahotsa), Josu (baxua), Asier (gitarra) eta Biru (gitarra eta koruak). Noiz hasi ziren? Orain dela hiru urte ekin zioten. * Musika estiloa? Punk, ska eta oi! musikak.

  • Supercools (Bergara)

Nongoak? Bergarakoak.
* Nortzuek osatzen dute? Aitorrek (ahotsa), Gaizkak (gitarra), Elorzak (baxua) eta Ikerrek (bateria).
* Noiz hasi ziren? Orain dela lau bat urte, baina orain dela pare bat urtez geroztik dabiltza pixka bat serioago.
* Musika estiloa? Hardcore-punka.
* Eragina? Poison idea, Gorilla biscuits, Bap!!...

Sarrerak online

Gaztekutxako txartela daukatenek 3 euro balio duen sarrera euro bakarrean eskuratu ahal izango dute. Kontzertu bakoitzerako gehienez 2 sarrera euro batera izango da, gainerako guztiak 3 euro balioko dute.

"www.gaztekutxa.net"http://www.gaztekutxa.net webgunean erosi daitezke sarrerak edo Espaloia Kafe Antzokian bertan.

Taldeen MP3-ak goiena.net-en

Lau talde hauek mp3ak irakur daitezke goiena.net webgunean Baita lehiaketaetik kanpo geratu diren taldena ere

Espaloia 2004/11/23

Kontzertua: Jose Ignzaio Ansorena eta Joserra Senperena

CHILLIDA LEKUtik diskoaren aurkezpena

Joserra Senperena eta Piter Ansorena aspalditik aritu dira elkarrekin lan musikaletan. Euskal Telebistako Funtzioa programan hasi ziren eta harrez geroztik, bestelako egokiera desberdin ugarietan: beste telebista programak, pailazo hirukotearen diskoetan, zuzeneko saioetan … Hala ere, ez zuten inoiz Piter Ansorenaren lanbide eta zaletasun handiena den txistu danbolinaren alorrean ezer egin.

Bien jatorri musikalak oso desberdinak dira. Biok, ikasketetako hezkuntza klasikoa badute ere, Joserrak pop, blues eta jazz-aren bideetan landu ditu bereziki bere aukera profesionalak. Piterrek, aldiz, herri musikaren inguruan ibilia da, musika tradizionalari erreparatuz batez ere Halako batean, hizpidera etorri zitzaien asmoa. Eta bion jatorri musikalak bilduko balituzte musika emanaldi baterako? Horrelaxe hasi ziren lanean, piskana, patsadaz, entseguetan disfrutatzen eta elkarri aukeratxoak proposatzen. Beraien esperientzia musikaletatik abiatuta txango xume bat egin nahi izan dute. Eta hauxe da emaitza: klasikoa, herrikoia eta garaikidea.

Bi kreatzaile eta musikariren uztarketa eta bertan ondare herrikoitik jasotako doinuak, konposaketa berriak eta moldaketa musikalak agertzen dira emanaldian. Klasikoa eta folklorea uztartzen dituen egitasmo honetan, txistua eta pianoa dira instrumentu nagusiak eta bertan interes kulturala eta kalitate maila nabarmenak dira. Grabazio prozesoan eta zuzeneko emanaldietan bi musikariez gain

  • Andoni Egaña bertsolaria
  • Kirmen Uribe idazlea eta
  • Jon Maya dantzariaren kolaborazioa izan dute.
  • Noiz: Azaroaren 20an
    - Non: Espaloia Kafe Antzokian
    - Ordua: 23:00etan

*Sarrerak salgai daude Espaloia Kafe Antzokian. 8 euroren truke. IBILBIDEA**

  • JOSE IGNAZIO ANSORENA MINER (MIRRI, PITER)

    Donostian, 1953.ean jaioa, Isidro Ansorena, txistu-larien Maisu ospetsua aitona eta aitaponteko izan zuen eta bera-rekin burutu zituen Txistu danbolin ikasketak, Donostiako Kontserbato-rioan bestelako musi-ka arloekin batera. Filosofia eta Letre-tan litzentziatua, bederatzi urtez irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Drama-tizazio arloetan I. TXISTULARI BAKARREKO TXAPELKETA irabazi zuen 1979. Donostiako Txistulari Taldeko Zuzendaritza, eta bertako Kontserbatorio Nagusiko Txistu Katedra ere lortu.

Txistuaren afina-kuntzaren aldetik, teknikaren ikerkuntza eta pedagogiaren bidetik eman ditu ahaleginik handienak eta honen ondorioz Txistu Gozoa izeneko metodoa eman zuen argitara. Bere lan ugariak, Txistulari aldizkarian argitaratu dira.

Euskaltzaindiak deitutako Felipe Arrese-Beitia Poesia Lehiaketa irabazi zuen 1992an, Emeki Itxaropendutako Egunkaria liburuarekin. Musikologia aldetik ikerkuntza lan asko ditu eginak. Aipagarrienak: Eus-kal Kantak eta Iztueta-Albéniz-en Musika Bilduma.

Donostiako Txistulariekin batera lau disko ditu argitaratuak, Euskal Herriko dantzak bilduz. Eta bakarlari gisan ere beste bost: Ansorenatarren danbolina, Txistu hotsak, Le Basque, Haize hegoa, eta Gipuzkoako soinu zaharrak. 1982. urtean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Tomás Aragüés-ek idatzitako Concierto para Txistu y Orquesta estreinatu zuen, hianbat zuzeneko emanaldi egin eta diskoan grabatu.

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukote ezagu-nena-ren fundatzai-le eta partai-dea da. Hauekin Euskal Tele-bistarako hirurehun programa inguru burutu di-tuzte. Baita zazpirehundik gora saio publiko aurreko eta tankera guztietako argi-talpenak ere: ipuinak, diskoak, bideoak, komikiak,... Show-man gisan, Xabier Otaegirekin batera Funtzioa izeneko pro-grama sortu zuen, hiru kurtsuetan Euskal Telebistako saiorik arrakastatsuena izan zen programa. Beste programetan ere zuzenda-ri, gidoilari eta akto-re lanak egin izan ditu: Balinda, Txiskola,... 1998-1999 kurtsuan Sikofonia saioa aurkeztu eta zuzendu zuen, eta bertan Euskal Herriko pertsona famatuenak elkarrizketatu. 1999-2001 urteetan, pailazo gisan, Barrebusa izeneko programan aritu da bere lagunekin batera, 2001-2002etan, Altza, Porru! izenekoan eta aurten Trikitraka Trikitron berrian.

Hogei urte baino gehiago dira beste arlo berezia lantzen hasi zela: Musikaren zabalkundea, modu askotan bideratua, baina batik bat Kontzertu Didaktikoen bitartez, antolatzaile edo aurkezle gisan. Tankera guztietako talde musikalekin aritu da honetan: Orkestrak, Banda Sinfonikoak, Koruak, Ganbera Taldeak, Txistulari taldeak... Euskadiko Orkestrarekin ohiko elkarlana egiten du esparru honetan, baina beste zenbait Orkestrarekin ere aritu izan da: Frankfurt, Tenerife, Galizia... Mario Venzago, Pedro Halffter, Víctor Pablo Pérez, Juan José Mena, Juan José Ocón, Kike Ugarte, eta beste hainbat zuzendarirekin batera lan egin du.

Mirri eta biok, pailazo bizitzaren oroitzapenetan oinarritutako liburua, eta Gloria izeneko antzezlana ere argitara eman zituen 2001ean.

Aurten, haurrei eskainitako alderdi honetan, hasi zenetik hogei-ta hamabi urte bete ditu.

Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere Urrezko Domina eman zion 2002an, txistu eta danbolinaren alde egindako lanak eskertzeko.

JOSERRAMON SENPERENA

Joserra Senperena (Donostia, 1965). Piano ikasketak egin zituen Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan. Geroago, Bartzelonako Musics Tailerrean ondu zituen ikasitakoak. Donostiara itzultzean piano eta inprobisazio irakaslea izan zen Jazzlen.

Urte horietan hainbat jazz taldetan jo zuen. 1991ean Konposizio Onenaren Saria jaso zuen Ibizako Jazz Jaialdian; bertara “Josetxo Goia Trio” taldearekin aurkeztu zen. Geroago bere laukotea osatu zuen Patri Goialderekin, haren konposizioekin osatutako lehen lana argitaratu zuenarekin. Bestalde, “The Golden Apple Quartet”, “Mikel Andueza Quartet” eta beste talde batzuei lagundu zien.

Hamabost urtetik hona Donostiako poparen talde esanguratsuenekin jo du: 21 Japonesas (1990-1993), Ducan Dhu (1883-2002) eta La Buena Vida (1997-).

Tarte honetan grabazio estudioak eta Europako eta AEBetako eszenategiak nazioarteko pop-rock onenaren ekoizle eta musikariekin partekatzeko aukera izan du: Greig Leizs (Joe Cocker, K.D. Lang, Bill Frisell), Rusty Anderson (Paul Mcartney), Danny Thompson (Peter Gabriel), Fred Maher (Lou Reed, Lloyd Cole), All Stone (Jamiroquai), Steve Sidlenyk (madonna, Aztec Camera), Joe Blaney (The Clash, Keith Richards), Steve Donnelly (Bonny Rayt, Suzanne Vega), Toni Taverner (Jeff Beck, Duran Duran),...

Piano jotzaile den aldetik egindako lanez gainera, orkestra konponketa batzuk egin dizkie La Buena Vida, Ducan Dhu, Jesús Cifuentes eta beste batzuei, Txirri, Mirri eta Txiribitonen azken diskoak ekoitzi ditu, hainbat film laburren soinu banda idatzi du eta lan egin du nola telebistarako hala antzerkirako. Egun Ramon Agirre antzezlearen laguntzailea da “7 gezur txiki” bakar hizketa musikatuan (Espaloia Kafe Antzokian izan genuen asko ez dela).

Lehen diskoa “Joserra Senperena” 1999an argitaratu zuen. Geroago “Blues pasadizoak” (2002) lana plazaratu zuen, pop abestiak piano, kontrabaxu eta bateria batez osaturiko hirukoteak interpretaturik, tartean Diego Vasalloren ekarpenekin. “Mandarin Dotore” da bere azken lana (2003), XIII. mendeko poesia txinatarrari buruzko musika, soilik pianoz interpretatua, Rafa Egigurenek euskaratua eta J.L. Zumetak ilustratua.

Beste kolaborazio batzuk: Jarabe de Palo, Los Piratas, Coque Malla, Suso Sáiz, Bide Ertzean, Jabier Muguruza, Javier Álvarez,... baita idazleekin ere: Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Julia Otxoa,...

Espaloia 2004/11/16

Azaroak 12, barikua: "Las Mujeres de verdad tienen curvas"

Garbi Losadak zuzendutako antzezlana izango da Elgetako Kafe Antzokian.

Jatea askatasunaren sinbolo izateraino heldu da. Potolo edo potola izatearen ardura izango da antzezlana harilkatzen duen gaia.

Dekoratu landu baten gainean jokatuko da antzezlana. Jostundegi bat izango da neska hauen arteko harremanak lantzeko markoa. Gizarteko hainbat arazo tratatuko dira, denak ere umore puntu bat dutelarik.

Zuzendariak eszenario errealista batean kokatzen gaitu. Pertsonaiak ere erraz identifikatzeko modukoak dira eta koktel horretan badago komedia oinarri duen denuntzia ere, erraz antzematen den denuntzia nahiz eta bizimoduan erraz onartu ez.

Espaloia 2004/11/08

Igelaren Banda arituko da Espaloian, domekan

Igelaren banda, 1998. urtearen amaieran sortu zen, eta partaideak oso idea sinple baten inguruan batzen ditu, alegia, euskal doinu eta erritmo tradizionalak abiapuntu bezala hartuta, doinu berriak sortu, eta doinu hauek garatu ahal den modurik libreenean, jazz edo musika berrietatik ikasitako ereduak erabiliz, baina beti berezko nortasun bat gorde nahian.

Melodia eta doinu tradizionalok oso libreki berridatzi eta armonizatzen dira, honetarako, askotan, ezohiko bideak erabiltzen direlarik. Kasu gehienetan inprobisazioa da tresnarik eraginkorrena kantak desarroilatu ahal izateko, nahiz eta zenbaitetan, doinuak eta lineak aldez aurretik finkaturik egon.

Espaloia Kafe Antzokian, azaroaren 7an, arratsaldeko 20:00etan. Topaguneko kulutra errotaren bidetik etorriko zaigu taldea.

Espaloia 2004/11/04

"Las mujeres de verdad tienen curvas" antzezlana azaroaren 12an

Garbi Losadak zuzendutako antzezlana izango da Elgetako Kafe Antzokian. Jatea askatasunaren sinbolo izateraino heldu da. Potolo edo potola izatearen ardura izango da antzezlana harilkatzen duen gaia.

Dekoratu landu baten gainean jokatuko da antzezlana. Jostundegi bat izango da neska hauen arteko harremanak lantzeko markoa.

Zuzendariak eszenario errealista batean kokatzen gaitu. Pertsonaiak ere erraz identifikatzeko modukoak dira eta koktel horretan badago komedia oinarri duen denuntzia ere, erraz antzematen den denuntzia nahiz eta bizimoduan erraz onartu ez.

Potolotasuna, gizentasuna eta era apalean euskaldunok horrenbeste bider esaten dugun edertasuna izango dira mintzagai. Pertsonaiak andrazkoak dira, etorkinak dira, potolak dira, eta egunerokotasunaren morrontzan biziko dira. Sufrimendua egunerokoak eragindakoa.

Esperantzaz betetako mezua emango digute amaieran.

Tragikomedia interesgarria eta arrakastatsua oso. Joan diren antzoki guztiak bete dituzte eta ez da izango gutxiagoreako Elgetako Kafe Antzokian.

Sarrerak salgai daude 12 euroren truke azaroaren 2tik aurrera. Espero da aurresalmentan amaituko direla sarrera guztiak.

Espaloia 2004/11/01

Barikuan antzerki musikatua: Ramon Agirre eta Joserra Senperena

7 gezur txiki ikuskizuna egingo dute Ramon Agirre aktoreak eta Joserra Senperena piano joloeak. Saioa barikuan izango da, hilak 29. Espaloia Kafe Antzokian izango da. Emanaldia Topaguneko kultura errotaren barruan kokatzen da.

Umorezko bakarrizketa izango da zuzeneko musika emanaldiarekin uztartuz. Ramon Agirrek abeslari batena egiten du, eta Errusiatik etorritako piano-jolea (Senperena) du lagun eta lankide. Ramonek lagun horri gertatutakoak kontatzen ditu.

  • Non: Espaloia Kafe Antzokiak
  • Eguna: Urriak 29
  • Ordua: 22:30ean.

Oh.: Sarrerak salgai daude Espaloia Kafe Antzokian bertan

Espaloia 2004/10/26

Danbaka: Lehenengo kontzertua urriaren 22an

Danbakak parte hartze handia izan du. 43 taldek eman dute izena eta horietatik 20 talde aukeratu ditu epaimahaiak Espaloia Kafe Antzokian jotzeko. Behean zehazten ditugu zein talde diren eta baita joko duten eguna ere.

Aurrera egin duten taldeetako informazio osatua jarri dute sarean goiena.net-en. Sailkatutakoen mp3ak ere entzungai daude, gainera. Espaloiko webgunean ere baduzu informazio gehiago. Segi irakurtzen...

Lotura honetan, http://www.goiena.net/danbaka emango dira hainbat informazio lehiaketari buruz.

Gura baduzu Internet erabilita sarrerak erosi, horretarako aukera ere badago. Gaztekutxako txartela baduzu merkeago aterako zaizu, gainera.

Prezioak

  • Kontzertu bakoitzeko: euro 1 (Gaztekutxan) eta 3 euro (Espaloian).
  • 6 kontzerturako abonua: 6 euro (Gaztekutxan) eta 15 euro (Espaloian).

Sari potenteak. SMS bidez ere eman dezakezu zure gustuko taldearen aldeko botoa

Bi sari emango dira:

  1. Saria nagusia, lehiaketa irabazten duenarentzat: disko bat grabatzea.
  2. Ikuslearen saria: bateria bat eta 1.000 euroko erosketa bonua, Gasteizko Carrion dendan musika instrumentuetan gastatzeko. Sari hori ikus-entzuleek emango dute SMS mezuak bidalita.

Danbaka (tartea) musika taldearen izena bidali 7744 zenbakira. Mezu bakoitzaren kostua 0,90 euro + BEZ. Sariak egongo dira mezuak bidaltzen dituztenen artean.

Kontzertuak zeintzuk diren eta eguna:

Urriaren 22an

  • Potemkin (Oñati)
    * Jim TNT (Arrasate)
    * Matxura (Elgeta-Soraluze)
    * Amonal (Oñati)

Azaroaren 5ean

  • Denial (Arrasate Aretxabaleta)
    * Dixie 900 (Bergara)
    * Enboskada (Arrasate)
    * Neure Baitan (Arrasate)

Azaroaren 19an

  • Isarevolution (Arrasate)
    * Malenkonia (Oñati)
    * Muted (Arrasate)
    * Izas (Elgeta)

Abenduaren 3an

  • Cretinos (Arrasate)
    * N_OPH (Arrasate)
    * Ostiada Oi! (Elgeta-Bergara)
    * Supercools (Bergara)

Abenduaren 17an

  • Turboamor (Arrasate)
    * Ozen (Arrasate)
    * Stukas (Bergara)
    * Sharon Stoner (Oñati)
Espaloia 2004/10/20

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
sarrerak telefonoz? Eraña, 2008/04/10
Eskerrik asko oihana, 2008/04/10
anthony blake oihana, 2008/04/09
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema fadoak fado que_pelo_mas_guay antzezlana