Eskaintza gastronomikoa
Jantokia berritu dugu erosoago eta goxoago egoteko, baita erakargarriago ere. Margotze lana, dekorazioa eta sukaldaritza berria. Espaloiak bi jangela ditu, bata tabernakoa, bestea lehenengoko pisuan.
Hau da gure eskaintza gastronomiko berria:
- Eguneko menua bufet erara, plater bat edo bi plater aukeran, prezio merkean.
- Tabernako janlekuan: entsaladak, pastak, pizzak, errazioak, bokatak, etab. Taberna karta (66kb)
- Lehenengo solairuaren jantokian: menu bereziak, sagardotegi menua, txakolindegi menua, ardotegi menua, karta, haragia eta arraina brasan prestatuko dira. Jatetxea karta (66kb)
Enpresa, taldeak eta koadrilentzako menu bereziak prestatzen ditugu.
Zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditugu: luntxak, urtebetetzeak, ezkontzak… Laster gure zerbitzu guztiak webgunean jarriko ditugu.
Informazioa eta erreserbak: 943789085
Espaloia egunero zabaltzen dugu 12:00etatik – 23:00ak arte astelehenetik barikura, eta asteburuetan goizeko 8:00etatik aurrera.