Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Espaloiko Jatetxea egunero zabalik
Dokumentu Akzioak

Espaloiko Jatetxea egunero zabalik

Espaloia Kafe Antzokia egunero-egunero zabaltzen da eta egunero-egunero dago bertan bazkaltzeko aukera. Astelehenetik barikura eguneko menuaz goza dezakezu. 9,50 euro kostatzen da eta hasierako lau plater, lau bigarrengorako eta hainbat postreren artean egin ahal izango duzu aukera. Aukera zabala prezio merkean. Enkarguz, kartara ere jan ahal izango da aste egunetan. Asteburuetan menu bereziak egoten dira.

Afariak
Barikutik aurrera ematen dira: barikuetan ogitartekoak eta plater konbinatuak. Zapatu eta domeketan menu berezia ere egoten da. Lau plater hasierarako, lau bigarrenerako eta postrean beste lau aukera. Menu landuak izaten dira, bertako produktuekin eginak, baina lanketa bereziarekin. Menu berezia 24 euroan ematen da. Hori bai: kafea eta BEZ barne.

Bazkariak
Eguneko menua 9,50 euroan astelehenetik barikura. Zapatu eta Domeketan menu berezia 24 euroan. Urteko ardoa, kafea eta BEZ barne ditu. Kartara ere jan daiteke, baina enkargua egitea komeni.

Ogitartekoak eta plater konbinatuak
Ogitarteko eta plater konbinatuak ere izaten dira eta Kafe Antzokia zabalik dagoen egun guztietan ematen dira.

Ordutegia:
Aste eguna:
- Bazkariak: Eguneko menua: 12:30etik 15:30era.
- Afariak: 20:00etatik 22:00etara.

Asteburua:
- Bazkariak: 13:00etatik 15:30era.
- Afariak: 20:30etik 22:30era.