Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Artxiboa 2005 Apirila 11 Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi
Dokumentu Akzioak

Espaloia

Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Datorren igandean, apirilaren 17an, arratsaldeko 18.30 daukagu hitzordua blogari euskaldunek. Blogs & Beers elkarketa dugu Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian.

Blogari askok komentatu dute gaia beren blogetan. Eguna hurbiltzen delarik, beste dei bat egiten dugu hemendik jendea animatzeko. Eta baldin bazatozte, jakinarazi. Utzi erantzuna honako mezu honetan, edo zuen blogean konfirmazioa kargatzearekin batera, bidali trackback-a hona.

Laster arte.

Espaloia 2005/04/11

Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Iban Arantzabal — 2005/04/11 11:55

Zuzenean emango dute topaketa honen berri irratia.com-etik. Handik etorriko dira irratian aspalditik lanean diharduen jendea eta, portzierto, biak ere blogariak:


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Asier Sarasua — 2005/04/11 13:05

azken orduko okerrik ez badago, hantxe egongo naiz.

Domekara arte


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Etiam — 2005/04/11 14:55

Etiam eta Maite, biak jungo gera.


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

KepaDi — 2005/04/11 16:43

Zoritxarrez, ezin naiz joan, baina nire arima ekaiztsua zuekin izango da. Ondo pasa eta kontuz birrekin!!


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Iturri — 2005/04/11 21:26

Ba horixe, azalduko naizela hurrengo domekan zuen Kafe Antzoki dotorean.

Igandera arte, beraz.


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Iban Zaldua — 2005/04/11 23:35

Joango (eta itzuliko) al da norbait Gasteiztik, autoa duenik? Hala balitz, prest nengoke gasolina-gastuak konpartitzeko. Zerbaitez enteratuz gero, abisatu, mesedez. Ondo pasa, bestela

Iban Zaldua.


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Gasteiztik pare bat etorriko zarete, orduan — 2005/04/15 11:54

Iban, badaukazu norekin egin joan-etorria. Pasatuko dizkizut e-posta eta telefonoa zure helbidera.


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

John Whitechapel — 2005/04/15 12:53

Espero ez izatea inondik inora arazo pirata honek bertan lurreratze badu. Hori bai, untzia Ibur-en utziko dut.

John Whitechapel

Pd. Pirata izateaz aparte nire blog-a dohan da. Inor ez da perfektua.


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

e-gor — 2005/04/15 14:19

Azken orduko ezustekorik ez badau behintzet... Baina ez B(eer), ez S(agardo), ez T(xakolin), faringitisa pasau dot eta antibiotikuak hartzen nabil... Bueno, hobeto, holan ez dot arazorik eukiko bueltarako! ;-)


Re: Blogs & Beers-era bazatoz, jakinarazi

Goio Arana — 2005/04/16 21:37

Bai, ni ere agertuko naiz. Gripe dontzu honek okerrera ez badu egiten behintzat...


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Espaloia

Kultura era duinean eskaintzeko eta jasotzeko sortu da Espaloia. Bai taldeek gustura erakutsi dezaten egiten duten lana eta baita ikus-entzuleek duin jaso dezaten kultura. Gozatu gurekin batera.

Azken erantzunak
Sarrerak espaloia, 2008/10/11
BAZKIDEA BAZKIDEA, 2008/10/10
Sarrerak Aitor Ardanza, 2008/05/07
Zabaltzeko ordua Espaloi, 2008/04/10
Etiketa lainoa
Blogs & Beers EzBidali Filmak Kultura Programazioa ProgramazioaOf Zinema danbaka fadoak fado nba que_pelo_mas_guay antzezlana