Oskorri izango dugu Elgetan. Eta beraiekin batera kantura etorri gura duen guztiak kantatu ahal izango du. Kantu gogoz ez geratu, e? Eta instrumeturen bat baduzu ere ekarri eta zuzenean jo ahal izango duzu.
- Eguna: maiatzak 18, ostirala.
- Ordua: 22:30ean.
- Lekua: Elgetako Kafe Antzokia.
- Sarrak 10 euro eta 7 euroan.
Orain, Kontzertu Ziklo Berrian, jada grabaturiko 13 errepertorio horiek berriz jotzen eta kantatzen ari dira, flauta, oboe, klarinete, saxo, tronpeta, tronpa, tronboi, fliskorno, bonbardino, tuba, xilofoi, perkusio, biolin, biola, txelo, kontrabaxu, akordeoi eta txisturako prestatu diren konponketa berriekin, seguru hurrengo urteetan material ezinbestekoa suertatuko dena Euskal Herriko Banda eta Musika Eskola guztietan.
Aurten oso kontzertu bizi eta berezia prestatu dute Oskorriko lagunek, non taldeko partaideekin batera, edozein instrumentu jo eta kantatu egiten duen publiko guztia bilakatuko den ekitaldiaren protagonista nagusia.
Aurtengo errepertorioa oso bizi eta berezia da:
1- Ama begira ezazu. 2- Itsasoa laino dago. 3- Manuelatxo. 4- Ardoari kantak. 5- Bautista Bazterretxe. 6- Ikusi nuenean. 7- Pelegrinoak gatoz. 8- Txori erresinula. 9- Atxiketan-potxiketan 10- Biarritzen etxe batean. 11- Maria nora zoaz?. 12- Markesaren alaba. 13- Ni hiltzen naizenean. 14- Haurtxo polita. 15- Pello Joxepe. 16- Madalen Buzturingo. 17- Oi, Pello, Pello!. 18- Jeronimo.
Eta errepertorio honetako kanturen bat Elgetako koruaren laguntzarekin egingo dute. Baina benetako protagonista zu zara, kantura etorriko zaren hori.

Goienak egindako elkarrizketa irakurri dut. Hau dio:
- Oskorri gabe geratuko gara?
- uste dut baietz, baina ez gure erabakiz. Ez dugu kexatzeko motiborik, jendeak estimatzen gaitu; baina Oskorri mugitzeak dirua eskatzen du, eta ez dago udalik ordaintzeko prest dagoenik.
Elkarrizketa osoa hemen: http://goiena.net/albisteak/natxo-de-felipe-ez-gure-erabakiz-baina-uste-dut-oskorri-gabe-geratuko-garela/