Anthony Blake: Baraiku-zapatu ia beteta! Erabaki dugu domekan ere espektakulua egitea

Anthony Blake Elgetan

“Baliteke norbaitek ukitzen zaituela sentitzea horrelakorik ez dagoenean, edo baten batek berba egiten dizula entzutea aldamenean inor ez duzunean”. Horrelako hitzekin gerturatu gaitu Anthony Blake mentalista entzutetsuak Espaloian egingo duen ikuskizunera. “Gai oso zailak landuko ditugu”, esan du. “Ikertuko dugu beldurra zer den, eta nola bizi dugun”.

Portzelanazko panpina batekin egingo du ikuskizuna, eta nola ez ikusleekin. “Ezin dut aulki baten adimena irakurri edo aulki baten arima deitu”, esan du Blakek. “Publikoarekin eta publikoarendako egiten ditut beti nire saioak”.

Elgetan etxean bezala

 

“Espaloia, niretzat, esperimentaziorako laborategi zoragarria da. Beti eramaten dut zerbait berriari Elgetara”. Duela hilabete batzuk estreinatu zuen No vengas solo Bartzelonan. “Ez zegoen guztiz nire gustura, eta berrikuntzak egin dizkiot. Azken emaitza hori da Elgetan lehenengo aldiz eskainiko dudana”. Blakek azpimarratu du ez dela beldurrezko ikuskizuna. “Gai oso delikatuak landuko ditugu, eta irudi gordinak ikusiko dira; ez dut umeendako gomendatzen ez eta oso sentikorrak diren pertsonendako ere”. Ikuskizun biak 22:30ean hasita egingo ditu. Sarrera 18 euro da, 15 euro bazkideendako

Kontuz! elkarrizketa egin zenetik beste emanaldi bat gehitu dugu, domekan, 19:00etan hasita. Jendearen eskariari erantzunez eta gogoa duen inor ikusi barik geratu ez dadin.

**Goienatik ateratako elkarrizketa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>