“No vengas solo” deitzen da ikuskizuna eta abisua ematen du komeni dela lagunduta etortzea. Gauza harrigarriak ikusiko dira taula gainean eta lagunduta etortzea txarto ez.
Anthony Blakek kontatzen duen moduan, karrera hasiera-hasieratik esan diote “jauna, zuk beldurra ematen didazu”. Abiapuntu horretxetatik osatu du espektakulu berria. Badira 30 urte magia munduan dabilela eta oraingoan espektakuloaren kontzeptu berri batekin dator Espaloia Kafe antzokira. Elgetan emanak ditu “lo saben todo de ti” eta “espiritu” edo “Más cerca” lana, intimistagoa dena eta inguruotan ere ikusi ahal izan dena Elgetan, Eibarren, Elorrion… Hala ere, Anthoy Blakek-k gura luke beldurra sortaraztea espektakulu berrira datorrenari ze bere zaletuek ere horixe gura dute, beldurra sentitzea.
Indar bereziak eta ezezagunak izango dira Espaloia antzokian, edozein lekutan daudenak eta baita zure ondoko aulkian ere. Beldurra esperimentatuko da bere dimentsio guztietan. Jakintza eta sorpresa konbinatzen ditu espektakulo honek eta horiekin jokatuta txundituta aterako da jendea aretotik.
Espaloira datorren aldiro sortzen du zeresana, baina oraingoan ziur dago sortuko duela. Beraekin izan dugun harremanean behin eta berriro esan digu aurretik egon direnak ere aterako direla txundituta. Muntaia handiagoarekin dator oraingoan eta dagoeneko sarrerak salgai jarri ditugu 18 euroan.
- Eguna: urtarrilak 13 eta 14. Barikua eta zapatua.
- Ordua, bietan 22:30ean.
- Lekua: Espaloia kafe antzokia
- sarrerak: Espaloian bertan edo enkarguz: 943789085 (ez dira numeratuak). 18 eta 15 euro.

Kaixo: espaloira joan naiz eta itxita zegoen eta telefonoan ere ez du inork erantzuten, oraindik badaude sarrerak Anthony Blake ikusteko? 3sarrera behar ditut.