Bakoitzak berean, estiloan onenak balira bezala
jardun beharko dute. Lord Witchekoek teknika zanpatzaile eta zuzeneko deuseztatzailea dute. Xarmakoek presentzia eta kantua onak, txapeldunen ikur izan ohi dena eta Despreziokoek dagoeneko erabat higatutako estiloa defendatzera etorrita ere, punkaren garrantzitsuena berreskuratu dute, jarrera.
Eguna: urtarrilak 14, barikua.
Ordua: 22:30ean.
Sarrera: Gaztekutxarekin 3 euro. Bestela 5 euro.
* Sorpresak egongo dira.
Kaixo!! Lehenengo lehiaketa eta gero joko du Athon Rhumbak? Edo alderantziz?
Aurrez eskerrik asko.
Lehenengo hiru finalistek ordu erdiko kontzertuak. Gero Atom Rhumba.
iepa,
gaurko finalerako sarrerak nun daude salgai?
eskerrikasko.
Espaloian bertan, IZA. Ez da arazorik egongo. Animatu!
Kaixo,
Ostiralean han izan nintzen eta dena oso ondo joan zen. Baina lotsagarria iruditu zitzaidan Lord Witch-eko zaletuen jarrera. Fenomeno iruditzen zait beraien taldea animatu zuten bezala animatzea. Baina beste taldeari saria eman ziotenean izan zuten jarrera, lotsagarria iruditu zitzaidan.
Gainerako guztia, 10 bat!!!
Leire