“Herrixa dantzan” dantzaldi irekia abenduak 26an

Badator berriz aurreko denboraldiko
ekintza arrakastatsuenetako bat: Herrixa Dantzan. Arratsaldeko 19:00etan hasi eta ordu eta erdiz.
Eta sarrera zenbat da? ba zero euro! Ez galdu aukera.

Denboraldi honetarako berrikuntzak:

  • Dantzarako leku handiagoa: antzeztokia ere (taula gaina) dantzarako
    atonduko da, ikusita aurreko denboraldiko lehenengo saioetan estu samar
    ibili ginela.
  • Errepertorioan berrikuntzak sartzen joango gara, saioz saio: dantza berriak, musika berriak, dantza landuagoak…
Ohi bezala:
  • Noiz: hileko azken igandean
  • Non: Espaloia kafe antzokia – ELGETA
  • Ordutegia: 19.00 – 20.30
  • Sarrera doan eta parte hartzea libre
  • Informazio gehiago hemen: Herrixa dantzan
Hurrengo saioa:
  • Abenduak 26an, aurreko egunetako jan-edanak baretzeko. Ondo?

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>