Danbaka badator: musika taldeei deia hiru kantu grabatu eta bidaltzeko

 

http://goiena.net/FlowPlayerDark.swf?config=%7Bembedded%3Atrue%2CbaseURL%3A%27http%3A%2F%2Fgoiena%2Enet%27%2CuseNativeFullScreen%3Atrue%2CinitialScale%3A%27scale%27%2CplayList%3A%5B%7Btype%3A%27jpg%27%2Curl%3A%27http%3A%2F%2Fgoiena%2Enet%2Fbideoak%2Fdestakatuak%2Fdanbakaren%2D4%2Dedizioa%2Daurkeztu%2Ddute%2Fimage%27%7D%2C%7BoverlayId%3A%27play%27%2Curl%3A%27http%3A%2F%2Fwww%2Ebiltegia%2Enet%2Fimg%2Fmagazinea%2Fmagazinea10%20uztaila%2FDANBAKA%2Eflv%27%7D%5D%2CautoBuffering%3Afalse%2CautoPlay%3Atrue%7D

 

Abian da Danbaka Musika Lehiaketaren 4. edizioa. Gaur, hilak 8, egin
dute aurkezpena Elgetako Espaloia Antzokian. Izena emateko epea
irailaren 17ra arte dago zabalik. Aurkezten direnen artean, epaimahaiak
19 talde aukeratuko ditu eta ikusleek 20. taldea aukeratuko dute
Interneten botoa emanez. Aurten gainera, lehen aldiz, Debagoieneko
talde onenak bideoklipa grabatzeko sari berezia jasoko du.

Burrunba eta danbatekoak berriro entzungo dira  Elgetako Espaloia Kafe Antzokian urritik aurrera. Izan ere, Danbakaren laugarren
edizioa martxan jartzear da. Beraz, laster inguruko bailaretan azken bi
urteetan sortu diren proposamen musikal berriak ezagutzeko parada ezin
hobea izango dugu.

Lehiaketa martxan jartzeko, ordea, lehenbizi partaideak behar ditu
Danbakak. Horretarako, gaurtik,  izen eman daiteke irailaren 17ra arte.

Debagoieneko musikariak elkarrekin lehiatzeko sortu zuen Goiena Komunikazio Kooperatibak
Danbaka 2004an. Baina 2008ko ediziotik, Debabarrena eta Durangaldeko
taldeak ere bere baitan hartzen ditu, “Debagoieneko taldeei pizgarri
bat emateko, euren buruak gainditzeko” azaldu du Iker Barandiaranek,
lehiaketako antolatzaileetako batek.
Eskualdeko komunikabideek ere
jarraipen zuzena egingo diete lehiaketa eta taldeei. Musikarientzat
euren musika zabaltzen hasteko aukera ona da Danbakakoa, eta hori ere
pizgarri izan daiteke. Goienkariak, Goiena Telebistak, Arrasate Irratiak edo Goiena.net
hedabideetan lehiaketaren berri bertatik bertara emango dute. Hala,
“Elgetara igo beharrik gabe kontzertuez gozatu ahal izango da, irrati
eta telebistak emango dioten hedapenarekin” dio Barandiaranek.
Danbakaren webgunean izena ematen duen talde bakoitzaren fitxa bana ere
egongo da, euren informazio eta musikarekin. Era horretan,
kontzertuetara joan aurretik musikarien lanak ezagutzeko parada egongo
da.

Ikusleen parte-hartzea

Lehiaketan ezin izango du edonork parte hartu, denek bete beharko
dituzte baldintza zehatz batzuk. Era horretan, taldeko kideren bat
gutxienez Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldekoa izan beharko du,
eta taldeak ezingo du indarrean kontratu diskografikorik izan.
Baldintza horiek, eta gainerako oinarriak Danbakaren webgunean dituzue.

Izena ematen duten talde guztiek ez dute lehiaketan parte hartuko
ordea. Horietatik hogeik joko dute lehiaketan, 19 epaimahaiak
hautatuta. Talde horien izenak urriaren 4an emango dituzte aditzera,
eta falta den gainerako taldea ikusleek aukeratuko dute. Urriaren 8ra
arte izango dute horretarako aukera, eta Internet bidez emango da bozka.
Hogeigarren
taldea aukeratzeaz gainera, ikusleen saria ere egongo da. Hala,
Internet bidez botoa emateaz gainera, Espaloia Kafe Antzokira bertara
joaten direnek ere euren epaia eman dezakete. Azken aukera horrek
izango du saria aukeratzeko garaian pisurik handiena.

Bideoklipa egiteko saria jasoko du Debagoieneko talde onenak

Gaztelupeko
Hotsak diskoetxearekin elkarlanean, disko bat argitaratzeko aukera
edukiko du Danbakako garaileak, orain arte izan den moduan.
Debagoieneko talde onenaren saria ere badago, 2008ko edizioaz geroztik;
eta diskoa grabatzeko baino, bideoklip bat grabatzeko aukera edukiko
dute aurten lehenengo aldiz. “Musikan gero eta indar handiagoa hartzen
ari dira ikus-entzunezkoak, eta horregatik hartu dugu hautu hori”
azaltzen du Iban Arantzabal Danbakako antolatzaileak. “Bideokliparen
zabalkundea era askotakoa da gainera, youtuben, norbere blog edo
webguneetan, telebista lokaletan… gaur egun musikaz gain irudia
ematea ere eraginkorra da oso. Eta zer esanik ez jendartean
ezagutarazten hasteko”, zehazten du.

Danbakako emanaldiak

  • Urriaren 22an, egubakoitza
  • Azaroaren 5ean, egubakoitza
  • Azaroaren 19an, egubakoitza
  • Azaroaren 26an, egubakoitza
  • Abenduaren 17an, egubakoitza

Finala

Urtarrilaren 14an, egubakoitza

Kontzertu guztiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira, 22:30ean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>