Luis Bujanda
Donostia Ospitaleko sendagileak ardo kontsumoaren eta osasunaren
gaineko ponentzia egingo du. Haren anaia eta Fernandez Pierola
upategiko Carlos Bujandak ardo-dastatzea egingo du. Izena eman beharra
dago. Arabar Errioxan, Moreda herrian, aurkitzen da Fernandez de Piérola
ardo upategia. Eguenean, hilak 18, sendagile baten ponentzia eta
ardo-dastatzea eskainiko ditu Espaloia kafe antzokian. Luis
Bujanda Fernandez de Piérola Donostia Ospitaleko medikua da, eta
upategiko arduradun Carlosen anaia. Ardo kontsumoa eta osasuna lotuko
ditu bere ponentzian.
Ardo-dastatzea
Hitzaldiaren ostean, ardo-dastatzea egingo dute. Upategiko ardoak
emango dituzte dastatzera. “Primiziak ere eramango ditugu”, aurreratu
du Carlos Bujanda Fernandez de Piérolak. “Tartean, Cyatho Verdejo zuria
(Rueda), barrikan ondutako 2009ko Fdez. de Pierola zuria, 2004ko gura
erreserba beltza edo 2005eko Virium erreserba berezia”. 19:30ean egin
dute hitzordua.