The Uski´s eta ETXE: doako kontzertua . DVDa grabatuko da

 The Uski´s taldea oso bero dabil, kantuen antzera eta katuen antzera, horregatik hirugarren lanak “Katuek bezala” du izenburua. Diskoa ere hormetatik igotzen da, lurrean egoteko gogo gutxi du, ohikoa den legez, dantzan hankek lurra ia ez dute ukitzen, altzatuta eduki ohi dira. “Katuek bezala” diskoak dantza alaiaren homogeneitatea du. Horrek ez esan nahi musikan eta estiloan aurreko soinutik aldendu direnik, baina The Uski´s berri bat aurkituko dugu. ”Katuek bezala” diskoak The Uski´s osatuago bat dakar. Kantuak bizitasunez beterik daude. Abesti bakoitzak bere soinu nortasuna du, eta agian, pentsa daiteke The Uski´s kantutik kantura desberdina dela. Ez, desberditasun horrek atxekitzen dio batasuna diskoaren soinu estetikoari. The Uski´s taldearen soinua aberats dator baga-bigan diotenez.

 

ETXE:

Sentimendu gazi-gozoak dira nagusi musikariak kaleratu duen lanik rockeroeneanBerria egunkariak dioenez. Elkarrizketa bideoaren ostean.

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=CdPU0UzXtkc&hl=es_ES&fs=1&]

 

 

Sentimendu gazi-gozoak dira nagusi musikariak kaleratu duen lanik rockeroenea” Berria egunkarian egindako elkarrizketa baten zioenez. 

Iñaki Etxezarraga Etxe
kantariak eskua luzatu die entzuleei berarekin bidaia egin dezaten.
Hamaika abestiz osatutako bidaia honek hamaika sentimendu utzi ditu
agerian: malenkonia, alaitasuna, tristezia, maitasuna…

Heldu eskutik bigarren lan honetan bi mezu
kontrajarri lotu nahi izan ditu 25 urteko berriztarrak. Musikaren
doinuak bizitasuna eta erritmo bizia baldin badu ere, hitzek tristezia
ukitu bat ere ematen diote, sentipen gazi-gozoa utziz.

Baga Biga diskoetxearekin kaleratu du azken disko hau, eta,
zalantzarik gabe, Etxeren aurrekoak baino rock kutsu handiagoa du.
Aurretik rocka eta popa uztartzeko joera izan du, baina orain rockaren
aldeko hautua egin du: «Barrutik irten zaidan zerbait izan da,
gorputzak eskatzen zidan. Zuzenekoetan konturatzen hasi ginen giroa
lasaiegia zela, eta indar gehiago emateko kantu biziagoak egin ditugu».

Hertzainak, Zarama eta Doctor Deseo taldeak gogoan izan ditu Etxek Heldu eskutik sortzerako orduan. «Musikalki hamar urte berandu jaio naizela iruditzen zait».

Sentimenduz betetako lana proposatu du Etxek, eta lan honen
hitzetan nabari da hori. Irailean anaia galdu zuen, eta abesti baten
hitzak aldatu zituen, hari eskaintzeko. Berrizko musikariak atzo
aurkeztu zuen diskoa, bere anaiaren urtebetetzean, eta hari oparitu
zion diskoa.

Iragana ahaztu barik etorkizunari baikortasunez heldu nahi
izan dio. Esaterako, mezu hori argi ikusten da Mikel Laboari eskaini
dion kantuan: «Alaitasunez gogoratzen dut. Laboak transmititu zidan
alaitasuna abestian islatzen saiatu naiz».

Maitasuna izan da lan osoaren ardatza. Etxek aitortu duenez,
«abesti gehienetan agertzen da maitasuna, baina modu ezberdinean:
anaiaz hitz egitean, Euskal Herriaz, lagunez…».

Moso eta Duhalde

Etxek ez du bakarrik hasi bigarren disko honen bidaia. Roberto
Moso Zarama taldeko abeslaria eta Anje Duhalde bakarlaria izan ditu
bidelagun. «Plazer handia izan da Roberto Mosorekin lan egitea.
Anjerekin ere oso gustura ibili naiz, Iparraldearen eta Hegoaldearen
arteko elkarrizketa egin dugu abestian». I Have a Dream abestian Martin Luther King-en borroka ere gogoan izan du bakarlariak.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>