atzeratuta / atzeratuta / atzeratuta / atzeratuta
- Non: Espaloia Kafe Antzokia
- Eguna: urtarrilak 8, 22:30ean DATA BERRIA: MARTXOAK 5.
- Sarrerak: 2X1, 15 euroan bi sarrera.
- Antolatzailea: Mundukide
Mundukidek 10 urte egingo ditu eta horren harira antolatu da
kontzertua. Ezer baino lehen zorionak Mundukideri, beraz. Munduan
bidaiari den talde bat aukeratu dute urte borobil hori ospatzeko. Oreka
Tx-ek txalapartarekin bidaiatu du, besteak ez bezalako musika tresna ,
pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta bategitea
irudikatzen duena. Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta
Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte.
Ondutako
bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko
materialarekin gauzatu da âNömadak Tx Zuzeneanâ ikuskizun berria.
Oreka
TX txalapartariak, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia
ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak
uztartuz.
Eszenario atzealdeko pantaila, leiho erraldoi bat bilakatzen
da eta musikari gehiago agertzea ahalbidetzeaz gain, bertatik abiatuko
gara herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzera.
Gainera,
taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta hauen sonoritate
aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia
bihurtzen dute ikuskizun hau, urrutiko musikari eta kultur anitzen
topagune bilakatuz.
Kontzertu multimedia berritzaile honek,
esperimentazioa eta fusioa lantzeaz gain, herrien arteko elkartasuna
eta kulturartekotasuna ditu hizpide.
MUSIKARIAK
Oreka
TX (Harkaitz Martinez de san Vicente, Igor Otxoa eta Mikel Ugarte);
egurrezko txalaparta eta harrizko txalaparta, tutuak eta bidoiak.
Iñigo Egia; perkusioa (taula indiarra, kaxoia, bendir, bodrham, jarroiak, wok, etab)
Juanjo Otxantorena; bouzukia
Amaiur Cajaraville; kontrabaxua eta baxua
Mixel Ducau; alboka, ttun ttuna, saxoa, sopranoa, klarinetea.
