-
Juan Carlos Perez
-
Espaloia Kafe Antzokian
-
Eguna: azaroak 23, domeka
-
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai daude dagoeneko. Espaloia Kafe Antzokian eskuratuko dituzu.
“HIRIKO ISTORIOAK – JC PEREZ live”
lanaren formazioa hau izango da:
- JC PEREZ Pianoa, gitarra eta ahotsa.
- FERNAN IRAZOKI Bateria.
- GONZALO TEJADA Kontrabaxua.
- ANDRZEJ OLEJNICZAK Saxo tenorea.
- RUBEN SALVADOR Tronpeta.
- ALBERTO URRETXO Tronboia.
2001-ko
apirilean, JC Perez-ek Tolosako Leidor Antzokian eman zuen
azkenetariko kontzertua piano, kontrabaxu eta bateriarekin. Kontzertu honen errepertorioak pop-jazzerantz jotzen zuen eta
aipagarri bezala bere abesti ezagunak ditugu: “Gauero”, “Hau berua”,
“Mambo” …
JC
Perez zuzenekoetara bueltatzen da eta bere formazio berri honekin
Atlantic River diskoa ateratzeraino. Tolosako hirukoteari haize formazioa
gehituz JC Perezek hainbat kontzertu gehiago egin zituen eta errepertorio zaindua eta zabala erakutsi.
Proiektu
honetan “Hiriko Istorioak – JC Perez live” JC Perezek bere hiru diskoetako
errepasoa egiten du. Errepertorio berria eta landua gaur gaurko kantuekin eta Itoizen denborako hainbat kanturekin osatuz.
1997-tik
JC musika kontenporaneoan ari da lanean eta urte hauetan soka
laukoteentzako partiturak, haize boskoterako, flauta eta pianoarentzako
sonata bat, koruentzako obrak, saxo eta perkusioetarako… idatzi ditu. Musika klasikoa eta kontenporaneoko lanekin hainbat CD egin atera ditu.
Zuzeneko musika, klasikoa, kontenporaneoa… baina baita musika antzerkietarako,
zinemarako, marrazki bizidunendako… Geldi egon ez denaren seinale.
Elgetan ere erakutsiko du musika bere egin duen artista dela.
Diskografia:
- “Atlantic River” (Elkar, 1994)
“Hau berua” (Elkar, 1996)
“Ikaro” (Elkar, 2000)
“Hiriko istorioak – JC PEREZ live”, (Elkar, 2006)
