Orain dela hiru urte ikusi genuen Lennart Green Gasteizko magialdian. Ordutik gaur arte jarraitu dugu Elgetara ekarri guran eta azkenean heldu da eguna. Asko kostatu zaigu ekartzea, baina badakigu Euskal Herriko magia zaleek eskertuko digutela. Demaseko aukera da Lennart Green Elgetan ikustekoa. Magia zalea bazara zein ez bazara aho zabalik aterako zara antzokitik.

Lennart Green mago suediarra da: kartomajian mundu mailako txapelduna, Munduko manipulatzaile onenetariko bat moduan definitzen dute gainontzeko magoek, Renne Lavand-ekin batera goren-gorenean koka dezakegu Green. Gertuko magian maisu handienetakoa da eta Euskal Herrian ikusteko aukera paregabea duzue. Elgetara eta Gasteizera dator Green. Gasteizen, baina, magoendako konferentzia bat emango du, lagun gutxirendako izango da gainera. Baina Elgetakoa ez, Elgetakoa zabalik dago etorri gura duenarendako.
- Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
- Noiz: abenduak 15, zapatua, 22:30ean.
- Sarrerak salgai: 15 euro eta 12 euro.
Ikusi bideo hau, zuzenean ikusteko gogoa sartuko zaizu, seguru!