Ez dago oporrik Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Abuztuan egunero-egunero zabalduko dugu.
Eguneko menuak
- Asteguna: Egunero ematen dira menuak abuztuan. Aukera zabala egoten da eta 7, 60 euro baino ez da kostatzen astegun buruzuriko menua. Beti dago aukera, noski, kartara bazkaltzeko edo menu bereziak enkargatzeko ere.

- Asteburua: Asteburuetan menu bereziak ematen dira. Lau sarrerako eta lau bigarrengo aukeran. 18 euro izaten da eta kafea eta ardoa ere barne izaten ditu. BEZ ere barne dago. Kasu honetan ere beti dago aukera kartara edo bestelako menuren bat enkargatzeko ere.
Filmak
- Emango dira filmak astegunetan. Oraindik ez dago programazioa eginda, baina 4X3ko pantaila berri-berria helduko da hurrengo astean. Orduan izango da programarekin hasiko garen unea.
Ordutegia
- Goizeko 11:30etik zabalik egongo da, gaueko ordu txikiak arte. Astelehen eta martitzenean 16:30etik aurrea itxiko dira ateak. Gauean itxita, beraz. egun bi horietan.
